Eguberritako kantak entseatzeko, bi zita asteburuan
Karrikako Artaso elkartean larunbatean eta igandean elkartuko dira, eguberritako kantak entseatzeko. HIlaren 24an aterako dira kalera.
Karrikako auzotarrek ohitura dute abenduaren 24an kalera atera eta eguberritako kantak abestekoa. Aurtengoa ez da gutxiago izango, eta hasi dira kalejira hori prestatzen.
Pasa den asteburuan bi entsegu egin zituzten, eta datorren asteburuan beste bi egingo dituzte.
Larunbatean, hilak 17, Artaso elkartean bilduko dira, 16:00etan. Igandean, berriz, 11:00etan jarri dute eztarriak puntuan jartzeko entsegua.
