Serviocio S.L enpresari eta udalari negoziaketak aktibatzeko exijitu diete. "Irmoki" adierazi dute udalak erantzukizuna duela gatazka honetan. "Udaletxearen azpikontratatutako langileak garenez, gure lan baldintzen erantzule ere egiten dugu".
Beraungo anbulatorioko murrizketekin nazkatuta, manifestazioa egingo dute berriro herritarrek. Larunbatean jarri dute hitzordua, eguerdian.
Donibane eta San Pedroko hirigune historikoak sarean sartzearekin batera, zuntzaren instalazio lanak bukatutzat eman ditu alkateak.
1.023 orrialdeko txosten bat aurkeztu diote udalari, "Orereta-Errenteria izen bikoitza onar dezan". Luis Elberdin, Iago Irixoa eta Peio Joseba Monteanok abiatu dute egitasmoa, urte luzeko ikerketen ondoren.
Ostiralerako eta larunbaterako hainbat jarduera antolatu dituzte Zubitxo kaleko 13. zenbakiko baserrian.
Janariaren xahuketaren berri eman, eta horrekin bukatzeko kanpainarekin bat egin du Lezoko Udalak. Herritarren artean kontzientzia sortzea dute asmo.
Igandean dute hitzordua, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Leire Esnal, Eneko Sagarmendi eta Mikel Vega lehiatuko dira.
Igeriketa lehiaketa dela eta, eguerdira arte itxita egongo da igerilekua. Jaioberrientzako ikastaroek bere horretan jarraituko dute.
Irakurketa Taldeak urteko azkeneko juntadizoa egingo du hilaren 20an. Urtarrilerako 'Lazunak azkazaletan' irakurriko dute.
Larunbatean, Gezala Auditoriumak Lezoko Zinema Ttikiaren saio bikoitza jasoko du. Animazio filma eta dokumentala dira proposamenak.
26 eta 30 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Pasai Antxon, bertako establezimendu bateko kutxa erregistratzailea lapurtzea leporatuta.
Zazpi emakume musikariren testigantza entzun ahal izango da gaur, 19:00etan hasita, Lezoko aretoan.