Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua, larunbat goizean itxita
Igeriketa lehiaketa dela eta, eguerdira arte itxita egongo da igerilekua. Jaioberrientzako ikastaroek bere horretan jarraituko dute.
Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua itxita egongo da ohiko erabiltzaileentzat, larunbat goizean (hilak 17). 13:30era arte itxita egongo da, igeriketa lehiaketa bat dela eta.
Galtzarabordako kiroldegian egin beharreko igeriketa ikastaroak Fanderiakoan egingo dituztela jakinarazi du udalak. Ordutegi bera izango dutela zehaztu dute. Haurtxo txikienentzako ikastaroak, baina, Galtzarabordakoan egingo dira.
Kiroldegiaren gainontzeko instalazioak erabili ahal izango dira, normaltasunez. Goizean igeri egin nahi duenak Fanderian egin dezakeela gogorarazi du udalak.