Mindara elkarteko hiru kidek Pilota Egokituko Espainiako Txapelketaren finala jokatuko dute
Igandean dute hitzordua, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Leire Esnal, Eneko Sagarmendi eta Mikel Vega lehiatuko dira.
Igande honetan herriko Mindara elkarteko bi kidek hitzordu oso garrantzitsua izango dute. Izan ere, Pilota Egokituko Espainiako Txapelketaren finalak jokatuko dituzte Iruñeko Labrit pilotalekuan. Zehazki, elkarteko Leire Esnal, Eneko Sagarmendi eta Mikel Vega ariko dira.
Final honetan ordezkari bat izango du eskualdeak, Oiartzunek hain zuzen. Beñat Lizaso oiartzuarrak ere jokatuko du final handia.