Udalak progresibitatean oinarritutako zerga-politika proposatu du

Prentsaurreko bidez, 2022-2023 ikasturterako norberaren gaitasun ekonomikoen araberako udal-fiskalitate berria aurkeztu dute.

Azokako jarduerei jarraipena emateko lokala erosi du udalak

Denera bi gunez jabetu da udala, batean Azokako jarduerak birkokatuko dituzte, eta adinekoentzako eguneko zentro bat bihurtuko dute bestea.

Antxoko Jai Batzordeak bizilagunen parte hartzea eskatu du

Datorren asteartean egingo duten bileran parte hartzera deitu dute, "herriko tradizioek jarraipena izan dezaten".

Lehen Arretaren egoera salatzeko, ESK sindikatuak protestara egin du dei

Datorren asteartean, martxoaren 30ean, Errenteriako Iztieta osasun zentroan elkarretaratzea egingo du sindikatuak, eguerdiko 12:30etan.

tamara muruetagoiena
Tamara Muruetagoiena. Estebanen alaba.

"Nire aitaren memoriaren aldeko lanean jarraituko dut, erreparatu arte"

Udalak Esteban Muruetagoiena medikua zenari aitortza egingo dio bihar. Tamara alaba izango da bertan; justiziarik egin ez dela esan du, eta horretarako lanean ari dela.

[Erreportajea] Motorrak itzaltzera behartuta

Erregaien igoerak bereziki bultzatuta, greba egiten ari dira azken egunetan Oarso Bidasoko garraiolari gehienak, «itota» baitaude aspalditik. Bi kamioilariren testigantzak jaso ditu HITZAk.

[Erreportajea] Arartekora jo dute, «gatazkak eztanda egin ez dezan»

Trintxerpeko Ziriza eraikina berrasmatu eta bertan Rabanne Espazioa sortzearen alde lanean ari diren elkarteek herriaren defendatzailearen atea jo dute. Dagoeneko bi bilera izan dituzte.

XANTI ESPINA. TOMAS GARBIZU MUSIKA ESKOLAKO ZUZENDARIA.

[Elkarrizketa] "Musikan egunetik egunera gauzak aldatzen ari dira"

Gaur hasi eta apirilaren 10era arteko egunak bestelakoak izango dira Lezon, hobeak. Lesoinu Aste Pedagogiko Musikalaren 36. ekitaldia iritsi da, beti bezala askotariko kultur erreferenteekin.

BEÑAT GARAIAR. TXIRRINDULARIA.

[Elkarrizketa] "Denboraldia gozatu eta aprobetxatu nahi dut, eta oso pozik nago"

Denboraldi biribila darama Errenteriako Laguntasuna taldeko txirrindulari oiartzuarrak. Aurten pistako Gipuzkoako eta Euskadiko Junior Mailako txapeldun izan da, eta gehiago nahi du.

Jurgi Irurieta errenteriarrak brontzezko domina eskuratu du Belagoan

Gazteak Urdabururen izenean parte hartu du Espainiako Iraupen Eski Txapelketan.

Asfaltatze lanengatik, aldaketak Trintxerpe eta San Pedroko trafikoan

Datozen ostegun eta ostiralean zenbait bide zaharberrituko dituztelako aldaketak egongo dira errepideetan eta garraio publikoan.

Mineralen bila

Arditurriko mineralak aztertzeko ibilaldi gidatua egingo dute igandean

Ehunka urteko ustiapenak utzitako aztarnak bilatuko dituzte partaideek, goizez.

koronabirusa oiartzun

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Ordainketak helbideratuak dituztenei ekainaren 3an kobratuko die udalak dagokien kopurua.

EHko Pala Txapelketa, azken txanpan

Finalak jokatuko dituzte larunbat honetan zortzi bikotek, Madalensoron. 8:15an hasiko dute lehia.

Cristobal Gamon BHI-k 25. urteurrena ospatuko du

Data esanguratsu hori ospatzeko, erakusketa bat eta ikasle eta irakasle ohien bazkari bat antolatu dituzte.

Izan Euskararen Paparazzi

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak laugarrenez antolatu du eskualdeko establezimenduen hizkuntza paisaia indartzeko argazki lehiaketa.

LGTBIQ+ mugimendua eta feminismoa gerturatuko diete haurrei, liburuen bitartez

"Genero ikuspegia duten eta aniztasuna bere zabaltasunean balioan jartzen dituzten" liburuekin egingo dute topo haurrek larunbatean, 'Ku-Ku!' izeneko egunean. Liburu txokoaz gain, bestelako ekintzak ere egingo dituzte, arratsalde osoz.

'Arroz urrez' liburuaren aurkezpena Gaztañon

Aurkezpena hilaren 13an izango da, Gaztañoko Auzo lokalean. Mikel Antza liburuaren idazleak gidatuko du aurkezpena.

[Galeria] Arraskuko, Ugarteko eta Ihurritako errotak, gertutik

Hamarka haur eta helduk parte hartu zuten atzo 'Errotaz errota Oiartzun ibaia barrena' izeneko txangoan, Gipuzkoako Erroten Egunean.

Añarbe Erreserba Eremua izendatzeko eskaera egin du Eguzkik

Talde ekologistak izendapenak bertako fauna eta floran ondorio positiboak izango dituela babestu du.

Gehiago