zinegoak oiartzun nudo mixteco

Zinegoak-eko film onenak, Oiartzunen ikusgai

Hilaren 10ean eta 11n Bilboko Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko iazko eta aurtengo film onenak emango dituzte.

'Birziklapen totemak' kanpaina Lezora eta Oiartzunera heldu da

Herritarrak kontzientziatzea eta birziklapena bultzatzea da egitasmoaren helburu nagusia.

martxoak 8 orereta manifestazioa

Neska gazteek manifestaziora deitu dute asteartean

'Neska gazteok elkar zaindu, zisheteropatriarkatua zapaldu' lelopean, manifestazio zaratatsura deitu dute Zirika Neska Taldeak eta Ikamak 12:00etan Herriko Plazatik.

Mikel del Val

Martxoaren 8aren karietara kaleak hartuko dituzte emakume pasaitarrek

Pasaiako Mugimendu Feministak barrutiz barrutikako egitaraua osatu du udalarekin elkarlanean. Horren baitan bi manifestazio egingo dituzte.

'Hiku Miku Ziriku', abentura handi bat

Zirikuen figuraren gaineko liburua da 'Hiku Miku Ziriku'. Atzo aurkeztu zuten Gezala Auditoriumean, Ziriku eta guzti.

Trintxerpeko Inauteriak ospatzeko egitaraua prestatu dute

Bihar, asteazkena, balkoiak koloretako oihalez apaintzera deitu dute. Ostiral, larunbat eta igandean atsedenik ez dute hartuko.

Korrika Txikia

Korrikako egitaraua aurkeztu du Xenpelar AEK-ek

Ekitaldiez eta aktibitateez betetako egitaraua iragarri du Errenteria-Oreretako euskaltegiak.

moria zaporeak orereta

Greziako errefuxiatuentzako elikagaien bilketa egingo du Zaporeak-ek

Errenteria-Oreretako, Hondarribiko eta Irungo Eroski supermerkatuetan izango da bilketa, hilaren 4ean eta 5an.

Gerraren aurkako kontzentrazioa babestu du Elkarrekin Podemos-IUk

Ukrainari elkartasuna adierazteko ostegunean, Alamedan, 19:00ean dagoen deialdira joateko eskatu die herritarrei.

oiartzun hemeroteka prentsa

2017 eta 2021 urteen arteko Oiartzuni buruzko prentsa albisteak, eskuragarri

Prentsa idatzian bost urte horietan agertutako albisteak bildu dituzte Manuel Lekuona bibliotekako hemerotekan. Liburutegiko bigarren solairuan daude.

Baztanera txangoa antolatu du Aiton Bordak

Ekainaren 17an izango da egun osoko bidaia. Txartelak 20 euroan erosi behar dira, Aiton Bordan bertan.

Amatasuna feminismotik izango dute hizpide Atsolorrak tailerrean

Parean Elkarteak abiarazitako egitasmoak amatasunari buruz hausnartzeko espazioa sortuko du maiatzean Juanba Berasategin.

Asteartean, mendekosteen bigarren Jai Batzordea

Hiru gai izango dituzte mahaiaren gainean aztertzeko batzordekideek. 19:30ean hasiko da batzarra, Kultura Aretoan.

San Markoko erromeria

San Marko Eguneko erromeria bertan behera

Astebururako emandako eguraldi iragarpena dela eta hartu dute erabakia.

Hemen da Lezoko Eskubaloiaren astea

Gazteenak Saldisen arituko dira eskubaloian datorren igandean. Hurrengo astean, berriz, aintzatespena egingo diote emakume jokalariei.

Komunikazio ez-bortitzari buruzko hitzaldia, gurasoentzat

Nerea Mendizabalek harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzen laguntzeko komunikatzeko modua aurkeztuko du hilaren 26an.

Inude eta artzainen desfilea, Trintxerpen

Hilaren 30ean desfilea, herri bazkaria eta dantzaldia egingo dituzte. Aurretik, ordea, entsegura deitu dute.

Ibaiondo frontoi kanpoko lorategia kenduko du udalak

Pilotaleku estaliaren sarreran dagoen jardina topoaren obrengatik kenduko dute, "aisialdirako toki gehiago" lortzeko.

'Pan' filma emango dute larunbatean Juanba Berasategin

Pasaiako Zinema Txikiaren hurrengo saioa Donibanen izango da. Motorak trintxerpetar eta sanpedrotarrak jasoko ditu aurretik.

Gehiago