
Hibaika, San Pedro eta San Juanen artean 25 batel uretaratu dituzte. Sailkapen orokorrean, ia podium guztietan daude Oarsoaldekoak.

Udala babes ofizialeko etxebizitzetako bizilagunekin bildu da alokairu babestuen hurbileko etorkizunaren inguruko kezkez mintzatzeko. Apirilaren 16an bukatzen da Eusko Jaurlaritzak Jaureguizar enpresarekin duela 15 urte sinatutako hitzarmena.

Gurpil Arteako kideek erakutsi dute alternatibak daudela beste era batera jarduteko. Elkartetik bizikletaren erabilera sustatzen dute, birziklapena eta iraunkortasuna ardatz dituztelarik.

Hiru talderekin ari dira lehian zuri-gorriak lehenengoz. Taldekide gehienak antxotarrak direla nabarmendu dute, eta orain, emakumeen taldea eratzea dute helburu.

Hamasei kimioterapia saio eta erradioterapiako hemezortzi jaso ditu bularreko minbiziagatik. Hala ere, bideaz gozatu eta «oso ongi pasa» duela aitortu du. Gogorrena ‘gerraostea’ izaten ari zaio.

Bi minbizi izan ditu 2010etik, maskurikoa eta kolonekoa. Ordutik iltzatuta du beldurra, alabagatik lehenean, eta bere buruagatik orain: «Ez dut hil nahi». Egunean egunekoa miresten ikasi du.

Done Eztebe plazatik abiatuko da gazte martxa, eta Sorondon geldialdia egingo dute, hamaiketakoa eta kultur ekitaldia egiteko asmoarekin.

Sarrera gehiago eskuragai jarri dituzte jada. EH Bilduk "behar beste bilera" deitzeko galdegin dio Izaskun Gomezi.

Ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartean egingo dira udalekuak, iazko toki kopurua bikoiztuta. Martxoaren 31ra arte eman daiteke izena. Begirale eta sukaldari bila ari dira.

Jai Batzordearen batzarra apirilaren 5eko 19:30ean izango da, Kultura Aretoan. 2020an eta 2021ean ez ziren egin Mendekosteak.

Xibero tabernak betirako agur esan zuen larunbatean. Azken afari horiek txaranga batekin kantuan alaitu zituzten.

Touringeko mutilek euren partida galdu zuten, baina lidergoan sendo mantentzen dira. Ostiko jaitsiera postuetan sartu da lau jardunaldiren faltan.

Plan bikoitza proposatu dute Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak elkarteek: Toloñora igoera eta bazkaria.

Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde ia guztiek lortu dute punturen bat urratzea. Saskilagunen gizonek, garaipena.

Martxoak 25eko denbora-pasen dinamika martxan da.

'Donbass. Gerra Europaren bihotzean' dokumentala eskainiko dute Oiartzunen. Ibai Trebiño egilearekin solasean aritzeko aukera egongo da.

11 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Gizonen kanporaketekin aurrera egiten jarraituko dute, eta nesken ligaxkarekin.

Ohiko plenoa egingo dute datorren asteartean, hilak 29, Arizabalo Jauregian. Mendebaldeko Saharari buruzko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk.

Korrika kulturalaren baitan, goizeko 10:00etan elkartuko dira Niessengo plazan. Aurretik, 'Uhinak' dokumentala aurkeztuko dute.