apotheosis buffo

'Apeotheòsis Buffo' antzezlana, igande arratsalderako plana

Des Aires antzerki taldearen obra ikusi ahal izango da Juanba Berasategi aretoan. Dionisioren bakanalera bidaia izango da antzezlana.

3.513 langabe daude Oarsoaldean

Eskualdeko lau herrien langabezia tasa metatua %9,68koa da. 2020aren bukaeran tasa hori %10,54koa zen (3.837 langabe).

sare oiartzun

Presoen eskubideen alde manifestazioa egingo dute, larunbatean

Bilbo eta Baionako deialdi nazionalak bertan behera geldituta, herrietan mobilizatuko da Sare. Oiartzunen manifestazioa egingo dute, plazatik aterata.

Uztailera arteko kultur agenda aurkeztu du Lezoko Udalak

Guztira 56 jarduera barne hartu ditu urteko lehen egitarauak. Ekitaldiak Udal Musika Eskolan, Udal Liburutegian eta Gezala Auditoriumean izango dira.

urtxalle

Urtxalle pilotaria zenaren omenezko pasaka txapelketa antolatu dute

Larunbat goizean jokatuko dute txapelketa, kontzejupean. Bizkaiko eta Gipuzkoako finaletan aritutako bikoteek elkarren aurka jokatuko dute.

Kirol-instalazioak zuzenean kudeatuko ditu udalak

Udalaren harridurarako, BPXport enpresak utzi egin du udaleko kirol-instalazioen kudeaketa. Hortaz, udalak beregain hartu du instalazioen eta langile subrogatuen kudeaketa, eta kiroldegiak normaltasunez ari dira funtzionatzen urtarrilaren 1etik. Esleipen berri baterako lizitazioa irekita dago jada.

Mikel del Val

Topoa lurperatzeko informazio prozesua hilabete honetan hasiko da

Izaskun Gomez alkatea Iñaki Arriola Garraio sailburuarekin bilduko da, topoaren zubibidea "ahalik eta epe laburrenean" eraitsi dadin eskatzeko.

Larunbatean barrutiz barruti manifestatzera deitu du Sarek

Elkarretaratze guztiak 17:00etan izango dira, Meipitik, Gernika plazatik (bertan bat egingo dute trintxerpe eta sanpedrotarrek) eta Gure Zumarditik abiatuta.

Aitor Etxebarriazarraga. Bertsolaria eta futbolaria.

[Elkarrizketa] «Berba handiak dira Bizkaiko bertso finalera heltzea nire ibilbidearekin»

Herritarrek ezaguna dute hirugarren denboraldia duelako aurtengoa Pasaia KEko atezain. Askok ez dakitena, ordea, gaztetatik bertsotan diharduela da. Iragan hilabeteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan zazpigarren sailkatu zen.

Lehen eskuko jostailu bilketa egin du PSE-EEk.

Irribarre Bat Oparitu kanpainari "arrakastatsu" iritzi dio PSE-EEk

Jostailu berrien bilketa egin dute sozialistek elkartasun kanpainaren baitan; aurreikuspenak bete izanagatik "asebete" agertu dira bultzatzaileak.

COVID funtsak "oinarrizko proiektuetan" erabiliko direla kritikatu du PSE-EEk

Alkatearen eta udal gobernuaren jarrera salatu dute Errenteria-Oreretako sozialistek.

Eireko esperientziak partekatuko dituzte

Foro Sozialak 'Ustekabean, topo. Eireko esperientziak' hitzaldia antolatu du datorren ostiralean Niessenen. Horretarako, hiru hizlari gonbidatu dituzte.

Mikel del Val
Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala jokatuko dute larunbatean

Behar Zana eta Zubieta 3 taldeek jokatuko dute Gipuzkoako finala, Madalensoro pilotalekuan, 18:00etan hasita.

Gizonezkoen bizkarra, ezkutuan eta emakumeena, agerian

Egitasmo berezia abiatu du Lekuona Fabrikak Martxoaren 8aren harira: gizonek idatzitako liburuen bizkarrak ezkutatu eta emakumeenak agerian utzi dituzte.

Mikel del Val

Eyheramendy eta Ruben, txapeldunorde

EPLEko bikoteak ezin izan zuen Euskal Ligako pala motzeko finalean nagusitu, baina emaitza horrek datorren denboraldirako postua bermatua izatea ahalbidetu die.

Mikel del Val

Berdintasunaren aldeko zortzi konpromiso hartu ditu udalak

Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz, adierazpen instituzionala egin du Pasaiako Udalak. Zortzi erronka izango dituzte aurten.

Azpeitira doa igandean Xoxolur

Izarraitz aldera joango dira, hango Erlo eta Xoxote gainetan zehar ibilaldia egiteko. Izen ematea, Orki tabernan zabalik.

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du lesio-delitu bat leporatuta

Atxilotutakoak ustez edalontzi batekin jo zuen aurpegian beste gazte bat.

Gehiago