'Emakumeok mugimenduan', emakume migratzaileen antzezlana

Errenterian bizi diren hamar emakume migratzaileen esperientziak islatzen ditu antzezlanak, eta herrian bizitzearen begirada kaleidoskopikoa eskainiko dute. Larunbatean izango da, Lekuonan.

Mikel del Val

Trafikoan eta garraio publikoan aldaketak, Trintxerpeko Inauteriengatik

Euskadi etorbidea itxita egongo da ostiraletik astelehenera. Aparkalekuan, autobusetan eta San Pedrorako errepidean ere aldaketak egongo dira.

"Donbass, gerra Europaren bihotzean" dokumentala Gaztañon

Ukraina eta Errusiaren arteko talka izango dute hizpide Gaztaño Bizirik antolatutako hitzaldian.

'Belarri Bero, bai esan?' proiekzioa, ostiralean Antxoko Kultur Etxean

Zehar Kablea sormen taldearen lana hilaren 4ean eskainiko dute. Pasaiako Udalak eta  Harremantxok antolatu dute jardunaldia.

Gizon bat identifikatu dute Luzuriagako auto bati marrak egiten ari zela

85 urteko gizonezkoak aurretik jazotako antzeko gertakariekin inplikaziorik ba ote duen ikertzen ari da udaltzaingoa.

Emakumeen Egunaren harira, jaialdia antolatu du Itaiak Lezon

Hilaren 5erako arratsalde pasa antolatu dute Txerrimuñon. Hipersexualizazioari buruzko gogoeta egingo dute, besteak beste.

Eyheramendy eta Ruben, pala motzeko finalera

EPLEko bikotea igandean Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko den finalean egongo da. Horrez gain, EPLEko Adur Etxezarreta pilotariak Zizurreko lau t'erdiko txapelketako finalerako sarrera lortu du.

Mikel del Val
oihan etxeberria

Oiarpekoek bi finaletarako txartelak lortu dituzte

Gaztetxoen Euskal Herriko kluben liga txapelketako azkeneko partida jokatuko dute Etxeberria eta Leonetek. Etxeberriak ere, Zizurren aurrera.

oiartzun b

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-28)

Saskilagunen nesken taldeak asteburuko bi partidak irabazi ditu. Futboleko bi talde nagusiek ez dute zortea alde izan.

Erakunde adierazpena Saharako Errepublikaren 46. urteurrenean

Atzo izan zen Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 46. urteurrena, eta egun horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala onartu zuen ostiralean.

Mikel del Val
Gehiago