'Kirolak eta Joko Olinpikoak', aurtengo Inauterietako gaia

Proposatutako gaien artean bozka gehien lortu dituena da, eta Inauteri Batzordeak dei egin du haren inguruan mozorratu eta lekuak apaintzera.

plenoa oiartzun

Ezohiko plenoa egingo dute datorren asteartean

Puntu bakarra izango du hilaren 15eko udalbatzarrak: 2022. urteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko irizpideak onartzea.

Igandean, Mutxikoak Herriko Plazan

12:00etan elkartuko dira euskal dantzarekin gozatzera mutxikoekin bat egiten dutenek. Beti Prest-ek antolatu du jarduera.

Astelehenean, 'Azukrea belazeetan' ipuin-bilduma solasgai Lekuonan

Inazio Mujikarekin 1987ko ipuin-bildumaz jarduteko aukera egongo da. Hitzordua arratsaldeko 19:00tan izango da, Lekuona Fabrikan.

odol ematea oiartzun

Oiartzungo odol emaileek asteartean izango dute urteko lehen zita

Manuel Lekuona bibliotekan eman beharko dute odola. Aurretik zita hartu behar da, jende pilaketak saiheste aldera.

txost

Madalensoroko asteburuko partidak (2022-02-10)

Txosteko pilotariek hiru norgehiagoka jokatuko dituzte larunbat arratsaldean, eta Oiarpekoek bost. Pala txapelketako zortzi partida izango dira.

Odola emango dute datorren asteazkenean antxotarrek

Saioa, ohi bezala, barrutiko kultur etxean egingo dute. 16:30ean hasi eta 20:15a aldera helduko dira azken odol emaileak.

Galtzaraborda etorbideko trafikoa ohikora itzuliko da bihar

Esnabideko etxebizitza berrien ondoan 28 plazako aparkaleku publikoa egiteko lanak bukatu dituzte, beraz, kalea lehengora bueltatuko da.

Gehiago