Lezok 208.000 euro jasoko ditu Espainiako Gobernuaren COVID funtsetik

Lezoko PSE-EEren buru Joxean Sanchezek laguntzarena "berri izugarri ona" dela esan du. Gizarte gaietan eta tokiko ekonomia indartzeko erabiliko dute dirua.

Acunsa Gipuzkoa Basket eta TAU Castelló-ren arteko partidarako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

"Ikasleen ongizatea oinarri eta autonomia helburu" dituen hezkuntza proiektura gonbidatu ditu gurasoak Orereta Ikastolak

HH, LH, DBH eta Batxilergoan matrikulatzeko kanpaina abiatu berri dute. Haur zein gaztetxoak "proiektu euskaldun, nazional eta burujabe" honetan murgiltzeko interesa duten gurasoek hilaren 28ra bitarte izango dute izena emateko aukera.

Banderarik eskuratu gabe igaro dira azken asteburua [Irudia: Hibaika]

Laguntzaile sareari eskerrak emango dizkio bihar Hibaikak

Arraun txiki bat oparituko diete, "arraunean jarrai dezagun, bai gaur, bai etorkizun hurbilean, elkarrekin indartsuagoak garelako".

ens oiartzun

ENS ziurtagiria jaso du Oiartzungo Udalak

Udalaren sistema informatikoetan segurtasuna bermatuta dagoela adierazten du. Estatuko Segurtasun Erregimen Nazionalak administrazio publikoetako erakundeei ematen die.

Zinema txikiaren hurrengoa: 'Tarzan', larunbatean, Antxon

Emanaldia barrutiko kultur etxean eskainiko dute 17:30ean hasita. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatu beharko dira.

Euskaraldiaren batzordea osatzeko bilera irekia egingo dute gaur

Herri batzordearen osaketa egingo dute. Arratsaldeko bilerara gerturatzeko gonbita egin diete herritarrei.

haurtzaro 2022 2023

Haurtzaro Ikastolak aste honetan emango du bere eskaintzaren berri

Asteazken arratsaldean egingo dute aurkezpen bilera, eta osteguna eta ostirala ate irekien eguna egiteko aprobetxatuko dute. Matrikulazio epea, abian.

Urteko lehena egin du Xoxolurrek

Xoxolur Mendi Klubak urteko lehen irteera egin du, Andatza mendira. Giro goxoan egin dute bidea, baita ondorengoa ere.

Gehiago