Sei bertsolari hartuko ditu Juanba Berasategik otsailaren 5ean

Bixi Bixik antolatuta, IV. Bertso Saioa eskainiko dute Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Jon Maia, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus eta Eli Pagolak.

100 kandela itzali ditu Secundino Garciak

1922ko urtarrilaren 15ean jaio zen Garcia, Galdeanon (Nafarroa), eta 28 bete zituenean iritsi zen herrira, ama eta anaiekin batera.

urmendi haur eskola

Urmendi haur eskolako proiektua aurkeztuko diete bi urteko haurren gurasoei

Aurkezpen bilera eta ate irekien jardunaldia egingo dute hilaren 19an. Aurrematrikulazio epea astelehenean hasiko da, apirila bukaera arte.

Astelehenean zabalduko dute herriko hiru ikastetxe publikoek matrikulazio kanpaina

"Haurraren gizarteratzean eta gure herriaren garapenean gai horiek duten garrantziaz jakitun", D ereduan matrikulatzera gonbidatu ditu gurasoak udalak.

miren taberna

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-01-14)

Areto futboleko bi taldeek Villabonako Egintza taldearen kontra jokatuko dute. Futboleko bigarren taldeek eskualdeko derbia dute asteburuan.

Oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak hasi dituzte Fanderian

Zirkulazioarentzako abiadura murriztuko dute, eta bertako instalakuntza eta eraikinetarako irisgarritasuna hobetu. Helburua, auzotarren segurtasuna hobetzea da, eta 15 egun iraungo dute lanek.

Energia berriztagarrien komunitateak sortzeko bilera, asteazkenean

Saioa Reina aretoan egingo dute 18:30ean, eta herritarrak energia komunitatea sortzeko prozesuan ahalduntzea izango du helburu.

Elizalde Herri Eskolan matrikulazioari buruzko bilera egingo dute, asteartean

Datorren astelehenean hasiko da aurrematrikulazio epea. Elizalde Herri Eskolak nondik norakoak azalduko ditu asteartean, bilera batean.

Udal gobernuak barkamena eskatu dio LGTBIQ+ kolektiboari

Udal sailen arteko "koordinazio faltagatik" egindako akatsa izan dela aitortu dute; koloreak ezabatu aurretik kolektiboarekin hitz egitea baitzen asmoa.

OARSO BIDASOKO HITZAren urtekaria

Harpide eta HITZAkideek gaurko eta datorren ostiraleko astekariarekin batera jasoko dute gehigarria.

Gehiago