100 kandela itzali ditu Secundino Garciak
1922ko urtarrilaren 15ean jaio zen Garcia, Galdeanon (Nafarroa), eta 28 bete zituenean iritsi zen herrira, ama eta anaiekin batera.
Joan den larunbata berezia izan zen Secundino Garcia errenteriarrarentzat eta haren gertukoentzat. Izan ere, 100 urte bete zituen.
1922ko urtarrilaren 15ean jaio zen Garcia, Galdeanon (Nafarroa), eta 28 bete zituenean iritsi zen herrira, bere ama eta anaiekin batera. Herrian bertan ezkondu zen, Matilde Ochoarekin, eta hiru seme izan zituzten.
Udaleko iturrien arabera, Peña Taurina Hermanos Camino-ko bazkide izan da urte luzez eta hainbat mus txapelketa irabazi ditu bertan. Erretiroan baratzean aritzen zen asko, horri eskaintzen zion denbora librea.