joana mendiburu itsaso larretxea labore oarso
JOANA MENDIBURU ETA ITSASO LARRETXEA. LABORE OARSO.

[Elkarrizketa] Labore Oarso: "Eliteentzako denda garen uste faltsua deuseztu nahi dugu"

Labore Oarsok webgune berria jarri du martxan, ‘laborezainen’ komunikazio tresna izan dadin. Elikagai Eskegiak-en edo merkatu azterketen berri eman nahi dute, beste hainbat proiekturen artean.

Gau Beltzaren magia eta irakaspenak, Lezotik mundura

2020an publikatutako Gau beltza ipuinaren ildotik, hain berezi bihurtzen ari den gauaren gaineko lanketa egiten ari da Edurne Mitxeo, ikastetxeekin elkarlanean.

oiartzun plenoa urria 2022

Lehen sektorea laguntzeko diru-laguntzen oinarriak onartu dituzte

58.000 euro bideratzea adostu dute bi udal taldeek, nekazaritzari bultzada emateko. Hamahiru puntu aztertu dituzte urriko udalbatzarran.

Aurten Film Laburren Jaialdirik ez dela egingo salatu du PSE-EEk

Isaac Palenciak salatu du joan den ekainean jaso zutela albistea, eta erabaki hori "akats historiko" bezala definitu du.

Ezingo da surik piztu ostiraleko gauerdira arte

SOS Deiak-ek ezarritako alerta laranjagatik hartu dute erabakia. Udaltzaingoak jarraipen berezia egingo du egunotan.

Inauterietan herria zertaz mozorrotuko den aukeratuko dute errenteriarrek

Udalak galdeketa bat kaleratu berri du, herriko hainbat gunetan jarri dute eskuragarri. Honako gaien artean bozkatu beharko da: denboraren makina, Barrio Sesamo, bidaiak, sagak, janaria eta pop artea.

IX. Jose Manuel Azkue Memoriala, Agustinetako komentuan

Memorialaren barruko kontzertu bat jasoko du herriak azaroaren 4an. Azken hilabeteetan organoa doitzeko eta afinatzeko lanak egin dituzte, kontzerturako prest dute.

Andonaegiko etxeak birgaitzeko diru laguntzak, aurrera

Guztira 30 bizilagun erkidegok eskatu ahal izango dute euren bizitokiak eraberritzeko finantziazioa. Bi hilabeteko epea dute trintxerpetarrek.

Urdaburu eguna, azaroaren 27an

Hiru txango antolatu dituzte egun handirako, adinaren arabera banatuko dituzte mendizaleak. Irteeren ondoren bazkaria egingo dute Arritxulon.

Abian da 2023ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Udalak lehiaketan parte hartzeko baldintza eta epeen berri eman du. Abenduaren 2an emango du saridunen berri.

Udalak aldizkariaren ale berria argitaratu du

Hainbat gai jorratu ditu azken alean. Aldizkaria etxez etxe banatzen ari da udala, eta webgunean ere eskuragarri dago.

Eulalia Abaitua lehen euskal argazkilariari omenaldia egingo dio Jantziaren Zentroak

'Baserritarrak' izeneko erakusketa inauguratuko dute bihar. Argazkilari bilbotarrak ateratako hainbat irudiren erreprodukzioak izango dira ikusgai.

Eskura daude 'Euskaraz barra barrari' buruzko inkestak

Uztailetik abian den egitasmoa pilotu fasean sartu da. Orain, markaren inguruko ekarpenak egiteko aukera dute jabe eta bezeroek.

Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko patioak estalkia izango du aurki

2023 hasieran bukatzea aurreikusi dute. Lanetarako 636.474,11 euroko inbertsioa egingo dute.

Pasaiako Portua, lider ibilgailuen trafikoan

Automobil eta Kamioi Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak egindako azken eguneraketaren arabera, estatuko lehen postuan da Pasaiako Portua.

saskibaloia

Herriko kirol taldeen asteburuko partidak (2022/11/04)

Hona hemen futbol, saskibaloi, eskubaloi eta areto futboleko taldeen hitzorduak.

Herriko kirol taldeen asteburuko partidak (2022-11-04)

Errenteria-Oreretako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen partidak.

Gehiago