
Martxan da IX. Atlantikaldia, eta indartsu dator. 70-75 jarduerarekin eraiki dute programazioa, herriko eragileekin batera osatutakoa. Iker Tolosa da zuzendaria, eta jaialdiaren xehetasunak azaldu ditu.

Eusko Labelera igotzeko play-offa jokoan izango du ‘Libia’-k asteburuan. Igotzeko aukerekin ikusi ditu lehendakariak: «Konfiantzarekin goaz».

Gaur arratsaldean egingo dituzte lehen jarduerak. Herriko lau gune nagusiak egokitzen dabiltza muntaketa lanetako teknikariak.

Lezoko santakrutzetan ganadu feria egin dute gaur goizean. Baserritar giroa nagusitu da Goiko Plazaren inguruan.

Oiartzungo Garagardo Festa bueltatuko da. Bost gau iraungo ditu hamaseigarren ekitaldiak, urriaren 11tik 15era.

Adin ezberdinetako hiru talde osatzeko aukera egongo da aurten. 'Literatur arratsaldeak'-ekin hasiko dute urtea.

Lezoko Santakrutz Jaietako 'i-14' egunari hasiera eman diote Gurutze Santuaren plazan. Txupinazoa bota eta talde argazki erraldoia egin dute.

Zerbitzua Mugi sisteman "lehenbailehen" txertatzeko eskatu du koalizioak beste behin ere. Zerbitzuaren prezio igoera ere salatu dute.

Jaietako lehen egina bukatzeko eta Santakrutz Eguna hasteko tarte horretan herriko elkarteetako danborradek giroa puztu dute.

Gaurtik igandera arteko epea dute lezoarrak berreskuratu dituzten Santakrutz Jaiekin gozatzeko. Jendetsua izan da gaurko txupinazoa.

Azaroaren 10era ordain daiteke zerga hori. Helbideratua dutenei hilaren 28an kobratuko diete. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ere tarte berean ordaindu beharko da.

Gabirondo tolosarrarekin batera irabazi du sanmigeletako txapelketa. Gainontzeko 11 partidetan bost garaipen lortu ditu Oiarpek.

Merkataritza Festa jasoko du ikastetxearen patioak, Errenkoalderen egitasmoz. Goizean azoka egingo dute eta arratsaldean berriz, moda desfilea.

'Gosariak eta Askariak Bihotzarekin' izeneko kanpaina egingo dute aste honetan. Jasotako dirua beharra duten familiei banatuko diete.

Espainiako futbol kinielan hamahiru asmatu ditu errenteriarrak. Jaizkibel estankoan balioztatu zuen txartela.

Gehienbat helduentzako izango diren ikastaroetarako izen emate epea zabaldu du Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak.

'KantagiNtza'-ren aurtengo zikloko laugarren eta azken kontzertua izango zena pasa den urtera aldatu dute, abeslariaren arrazoi pertsonalak direla eta.

Igandean (hilak 9) muxikoek herriko erdigunea girotuko dute, Beti Prest Dantza Elkartearen egitasmoz. Herriko Plazatik abiatuko dira.

Tratu onak eta irakurzaletasuna sustatu nahi dituzte. Horretarako, ipuin kontalaria, tailerrak eta motxila berezi bat prestatu dituzte.