Oarsoaldeko eta Bidasoko Martxoaren 8aren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.
Oarsoaldeko eta Bidasoko Martxoaren 8aren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.

Gizartearekiko konpromisoa etxean edoski eta gaurdaino eutsi dio borrokari antxotarrak. Pasaiako Mugimendu Feministak (PMF) Gondaten eta herriko beste bost emakumeren bidea aintzatetsi zuen iragan igandean.

Iaz San Pedron egindako aitortzak Antxon hartu du lur aurten. Udalerriko sei emakumeren borrokei aintzatespena egin zieten atzo goizean.

San Pedro, Trintxerpe eta Antxoko kaleak euren egin dituzte gaur arratsean emakume pasaitarrek. "Denak aske izan arte".

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, ehunka emakume bildu dira gaur. Ezohiko ibilbidea izan du, emakumeei aitortza xumeak egiteko.

Morez eta kantuz. Horrela bereganatu dute Lezoko emakumeek herriaren erdi-erdian dagoen plaza. Ondoren, Errenteriako manifestazioarekin bat egin dute.

Zirika neska taldeak eta Ikamak antolatutako manifestazio zaratatsua burutu dute neska gazte eta ikasleek Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Astero elkartzen dira emakume taldeko kideak, gai bati buruz hitz egin eta esperientziak partekatzeko. Terapia saioa izan gabe, terapeutikoa dela ziurtatu dute, eta ahalduntzeko balio duela azaldu dute.

Eskulanak eta bestelako jarduerak egiteko duten lokalaz gaindi, Lezora zabalik den emakume taldea da Gaxuxa. Aisia eskaintzatik harago, emakumeen begietatik herria egiten ari dira.

Hainbat urte daramatza Errenteria-Oreretako Batukada Feministak lanean. Musika egiteko aitzakiarekin, emakumeen jabekuntza prozesuan eragin nahi dutela azaldu du Ainara Sarasketa irakasleak.

‘Sororitatea eta ahalduntzea’ taldea astelehenero elkartzen da, Pasaiako Jabekuntza Eskolaren baitan. Azken hamarkadan gidari izan duten Pepa Bojo psikoterapeutak «laster arte» esan du, eta eskertza hitzak besterik ez dituzte izan harentzat emakume pasaitarrek.

Beldurrak erre, aliantzak sortu eta askatasuna borrokatzeko deia berretsi dute manifestazioa eta akelarrea jaso dituen bideoan.

Egitasmo berezia abiatu du Lekuona Fabrikak Martxoaren 8aren harira: gizonek idatzitako liburuen bizkarrak ezkutatu eta emakumeenak agerian utzi dituzte.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz, adierazpen instituzionala egin du Pasaiako Udalak. Zortzi erronka izango dituzte aurten.

HITZA taldean 60 emakume inguruk parte hartu dute atzo Donostian egin zen 32. Lilaton Lasterketan. Hurrengo urtean, ziur, gehiago izango dira.

OARSO BIDASOKO HITZAk Martxoak 8ko gehiarriko protagonisten bideoa egin du.

San Pedro eta trintxerpetarren manifestazio bateratua banatzea erabaki dute: lehen barrutian 19:00etan elkartuko dira, eta 19:30ean bestean.

Martxoaren 8ko egitasmoen barruko hitzaldia da, eta pandemiak emakumeengan utzitako ondorio psikologikoen inguruan mintzatuko dira.

Errenterian bizi diren hamar emakume migratzaileen esperientziak islatzen ditu antzezlanak, eta herrian bizitzearen begirada kaleidoskopikoa eskainiko dute. Larunbatean izango da, Lekuonan.

Hilaren 5erako arratsalde pasa antolatu dute Txerrimuñon. Hipersexualizazioari buruzko gogoeta egingo dute, besteak beste.
2022ko Martxoaren 8ko gehigarria lortzeko bete ezazu mesedez azpiko formularioa:
