
Goizean goiz izan da istripua. Oraindik ez dute jakinarazi oinezkoaren egoera zein den. Trafikoa tarteka mozten ari dira.

Larunbatean, 15:00etan aterako da Oiartzundik Sareren manifestaziorako autobusa.

San Pedroko frontoiaren atzealdeko orubean estalkia ezartzeko lanei datorren astean ekingo diete. Uda baino lehen bukatu nahi dute.

Bi autobus antolatu dituzte datorren larunbatean Errenteriatik Bilbora joateko, bat goizean eta bestea eguerdian.

Igandean, urtarrilak 8an, Beti Prest Dantza Elkarteak muxikoak antolatu ditu.

Jostailu eta opari berrien bilketa egin dute Errenteriako sozialistek, eta espero baino emaitza hobea lortu dute.

Topoko obren jarraipenerako batzordea sortzeko ezetzaren aurrean, hausnarketa egin dute Antxoko koordinakundeko kideek.

Errenteriako Musika Bandak urte berriko kontzertua eskainiko du ostiralean, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan.

Donibaneko azpiegituran kontsumitzen den energiaren zati bat hornituko dute sei hilabeteko epean instalatuko diren plaka fotovoltaikoekin.

Bost ikastaro prestatu ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak. Otsailean hasiko dira, eta langabeen enpleguan eta lanbide kualifikazioan eragin nahi dute.