2023/1

[Argazki galeria] Euripean, baina gogotsu abiarazi dute KMK Txikia

Orereta Ikastolak antolaturiko egitarauko lehen hitzordua izan dute gaur Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bitartekoek.

[Argazki galeria] 23. urtez omendu dute Kontxa Murgia Egaña

Manuel Martinez Murgia Galiziako abertzaletasunaren bultzatzailearen ama izan zen eta 1806an jaio zen Oiartzunen.

Joana Mendiboure, EH Bilduk proposatutako alkategaia

Koalizio abertzaleko mahai politikoaren proposamena da Mendiboure. Bihar arte zabalik dago hautagai gehiago aurkezteko epea.

Udaltzaina H

Lau udaltzain hautatzeko prozesuan izena eman daiteke

Hainbat betekizun izango dituzten lau ofizial plazarako oposizioa ireki dute. Herriko emakumeen izen-ematea bultzatuko da.

Haatik konpainiak bost izendapen jaso ditu Max sarietan

Arte Eszenikoetako Max Sarietako zerrendan da, estreinakoz, konpainia. Lau kategoriatan jaso dute aipamena 'Ur' eta 'Ur bizitan' ikuskizunek.

karen muñoz etxebeste
Karen Muñoz Etxebeste. Artista.

"Bilatzen dudana da nik sentitzen dudan hori kanporatzea"

Aktore, margolari, argazkilari... Gazte oiartzuarraren sormenak isla asko ditu, diziplina askotan. Bere lanaz aritu da, eta begirada eman dio Oiartzunen sortzen ari den mugimendu berriari.

[Erreportajea] Hitzekin jolasean hasi dira berriz ere Mañontzin

Lezoko bertsozaleek badute non elkartu, dozena bat lagunek Mañontziri bizi berria eman diotelako. Bertsoek ematen duten goxotasunean ondo pasatzea da asmoa, alderdi ludikoa lehenetsiz.

Baldintza hobeak San Pedroko adinekoen egoitzako langileentzat

LABek jakinarazi du zentroko langile guztientzat (40 inguru) lortu dituztela hobekuntzak, garbiketa eta sukaldaritzan ari direnak barne.

[Erreportajea] Bide berbera, beste hitz batzuekin

Euskal preso gehienak Euskal Herriko espetxeetan daude. Horrek eragin du herrietako sostengu taldeen dialektika eta mezua aldatu behar izatea. Presoen eskubideak berma daitezen sozializatzeko, egoera eta termino judizialak garbi azaltzean jarri dute azpimarra.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-01-30)

Areto futboleko Jaixkik garaipen ona lortu du atzeko postuetatik ateratzen hasteko. Kurkubiren gizonen taldeak egurra eman du berriz ere.

Miguel de Los Toyosek Beraunen hobetu beharrekoak ezagutu ditu

Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako kontseilariordea auzoan izan da Palencia alderdikidearekin, bertan egingo diren inbertsioak goraipatuz.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-1-27)

Urtarrilak 27ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Luzuriagako garajeen politikan aldaketak eskatuko ditu EH Bilduk

Datorren asteartean izango den plenoan aurkeztuko du mozioa koalizio abertzaleak. Hamalau puntuko gai-zerrenda izango dute eztabaidagai.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-01-27)

Nesken talde nagusiak Zubietan jokatuko du, liderraren kontra. Mutilek Tolosaren bisita jasoko dute bihar arratsaldean.

Iñaki Pikabearen 'Ekinarez ekinez' erakusketa, Xenpelar Etxean

Esperientziak sortutako ibilbide oso bat antzeman daiteke lanetan. Otsailaren 11ra arte egongo da ikusgai, arratsaldez.

nur eta herensugea

'Nur eta herensugearen tenplua', bihar ludotekan

Abaraxka Ibiltariaren barruan, haurrentzako Donostian euskaraz sortutako filma emango dute larunbat arratsaldean.

Errenteriako Udaletxea.

Urtarrilaren 30ean irekiko da TAOaren tasa ordaintzeko epea

Martxoaren 3an kargatuko dira ordainagiriak helbideratutako kontuetatik. Bestela, ordura arte ZU! arreta zerbitzuaren bidez kudeatuko dira ordainketak.

Gehiago