
Munduko hamar mural onenen artean dago Nextor Otaño ‘Nexgraff’-ek (2003) Trintxerpen egindakoa, Illunberen enkarguz. 19 urte bakarrik dituela, eskualdeko muralistarik preziatuena da sanpedrotarra.

Bibliotekako haurrentzako liburuen diagnostikoa egin dute, ikuspegi feminista batetik. Parekidetasunaren bidean urratsak emateko erreminta izango da azterketa.

Kirol Galak jarduera fisikoaren munduarekin lotutako hamarka pasaitar bildu zituen atzo iluntzean Juanba Berasategin.

Manuel Martinez Murgiari buruzko hitzaldia emango du Xose Estevezek. Bihar, poesia errezitaldia; etzi, omenaldia.

Otsailaren 4an inauguratuko dute txokoa, indarkeria politikoa jasan dutenak aitortza egiteko. Aranzadik orain arteko egindako lana aurkeztuko dute.

Aurkezpena otsailaren 6an izango da, Antxoko Kultur Etxean, baina udalaren gonbidapena beharko da bertaratu ahal izateko.

Herrira hainbat sagartxo ekartzeko bidean dira berriro, apirilean jakinaraziko dituzte saridunak. Kukaik zazpi hautagaitza ditu, eta Ansak berriz, hiru.

Otsailetik aurrera, Elorsoroko bazkideek Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko beste 76 herritako kirolguneak ordaindu gabe erabili ahalko dituzte.

Eresmin abesbatzak abestuko du Maria Magdalenaren basilikan.

Hezkuntzan egiten ari den lana aitortu nahi izan du UNICEFek, Telleri Alden "haurrek eskubide horiek ikasteaz gain, bizi eta gauzatu egiten dituztelako".

Ilargik 'Beldurrarekin dantzan' bigarren diskoa aurkeztuko du igandean Gezala Auditoriumean. Gaur, haurrentzat antzerkia.

Albistean, asteburuan herriko kirol taldeek izango dituzten norgehiagoka guztien hitzorduak.

Gaur bertan jokatuko dute areto futboleko Gaintxuk eta Jaixkik. Bihar eta etzi ere izango dira partidak, asko herrian.

Larunbat goizean saioa egingo dute, 2023-2027 epeko erronkak denen artean erabakitzeko. "Komunitate osoa" gonbidatu du EH Bilduk.

115.000 euro bideratuko dituzte diru-laguntzetan. Urteko lehen plenoan elkarteentzako diru-laguntzak onartu dituzte aho batez.

Larunbat goizean Euskal Ligako partidak jokatuko dituzte herrikoek; arratsaldean berriz, trinketeko final handian ariko dira herriko bi bikote.

Ikastolak festa eramango du ostiral arratsaldean plazara. Horrez gain, Lilatoian parte hartzeko deia egin dute.

Txostek hiru bikote aurkeztuko ditu txapelketara. Haur Mailan bi lehiatuko dira, eta estreinako partida beraien artekoa izango da.

Errenteriako Indoor Triatloia jokatuko dute bertan. Gainerako instalazioak erabilgarri izango direla jakinarazi du udalak.

Lezon herrigintzatik eta politika publikoetatik euskararen erabileran nola eragin hausnartzeko saioa otsailaren 9an egingo dute.