2023/1

KMK Txikiak emango dio hasiera aurtengo Kilometroak jaiari

Oiartzun ibaia izango dute ardatz eta jokaleku nagusi herriko ikasle eta gurasoek larunbatean. "Herriari izena eta aurtengo Kilometroei izena eman dien errio bazterrean" egingo dituzte ekitaldiak.

'Azken borondateak' tailer praktikoa eskainiko du Lurgorri Kultur Elkarteak

Udalerrian gaiarekiko erreferentzia izango duten talde sentsibleak sortu nahi ditu elkarteak, "tresna egokiak eskaintzeko, heriotza eta galera egoerei aurre egin ahal izateko".

[Galeria] Lehen Igandeak Dantzan saioa, arrakastatsua

Giro ezin hobean aritu ziren atzo dozenaka bikote. Gonbidapen guztiak agortu ziren, txiki utzi zuten Galtzaraborda kiroldegiko kafetegia.

Ihoteak. Kuestazioa

Dena prest ihoteetarako

Otsailaren 10etik 12ra luzatuko duten egitarauaren berri eman dute. Antolatzaileek gogorarazi dute ezinbestekoa dela poxpolinez edo aurreskulariz janztea.

Ehiza postuen segurtasunagatik kezka agertu du Eguzki talde ekologistak

Salatu dute azkenaldian sei eta zazpi metro arteko metalezko aldamioak dituzten ehiza postuak "ugaritzen" ari direla, "zuhaitzen adaburuetatik ateratzen direlarik". Baldintza horietan ehizan aritzeak "eragozpenak eta arriskuak" dakartzala diote.

biblioteka genero ikuspegia

Bibliotekako haurren liburuetan jarrera sexistak dira nagusi

Liburutegiko 588 liburu hautatu dituzte zoriz, eta ikerketa egin dute, aurreiritzi sexista kopurua aztertzeko.

Baso Bizien Astea, Jaizkibel mendiaren egoeraz ohartarazteko

Amezti Basoak Bizirik Jaizkibel taldeak erakusketa eta hitzaldia antolatu ditu datorren asterako.

260 etxebizitza dira eraikitzear Lezon

Olatzarren 120 dira, Altzaten 88, eta Aralar kalean 52. Babespeko etxebizitzak eskuratu ahal izateko baldintzen berri apirilean emango du udalak.

Kontxa Murgiari omenaldia

Kontxa Murgiaren oroimenak bi herri elkar lotuko ditu

Fato Cultural Daniel Castelaok eta udalak ekitaldiak antolatu dituzte hilaren 26tik 28ra bitartean. Hitzaldia, poesia eta omenaldia izango dira osagaiak.

Marian Martikorena, Agustinetako erretiratuen elkarteko kidea

«Garai batean bezala alameda beteta ikustea da gure ametsa»

Aspaldian bezala dantzan ariko da igandean, lagun eta ezagunez inguratuta. Hamarkada askoko hutsunea betetzeko igandeko dantzaldiak berreskuratu dituzte. «Ilusioz eta gogoz» dira herriko adinekoak.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira urtarrilaren 28ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren urtarrilaren 28ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Lilatoia

Elizaldeko guraso elkarteak Lilatoirako taldea sortu du

Elizalde Institutuko Guraso Elkarteak emakumeen lasterketarako taldea sortu du. Asteazkenero entrenatzen dira.

Irungo Komandantziaren gainekoak, Lezon

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan taldeko kideek emango dituzte argitalpenaren eta Komandantziaren gaineko xehetasunak.

oiartzun filosofikoa

Bueltan dira Oiartzun Filosofikoko saioak

Otsailaren 5ean izango da urteko lehen saioa. Bost data jarri dituzte, eta otsailaren 3a baino lehen eman beharko da izena.

Alexander Garagarza, Podemosen hautagaia Lezoko alkate izateko

"Lezo udalerri berdinzaleagoa, iraunkorragoa, oparoagoa izatea nahi dut, eta Oarsoaldean pisu handiagoa izatea", azaldu du Garagarzak.

Astekariko azalen lehiaketa

Aukera ezazu 2022ko astekarien artean gehien gustatu zaizuna eta zozketa batean parte har ezazu!

Arrisku Digitalen Prebentziorako doako ikastaroa eskainiko dute

Oarsoaldea Garapen Agentziak 4 orduko formakuntza emango dio behar duenari otsailaren 9an, Mamut merkatalguneko bulegoan.

oiartzun plenoa urtarrila 2023

Hemeretzi puntu izango ditu urteko lehenengo plenoak

Gai-zerrenda osatzen duten puntu gehienak urteroko hitzarmenei dagozkienak izango dira. Bihar arratsaldean izango da plenoa.

Gehiago