Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Hamabost urtean 96 enpresak sustatu dute euskara

Oiartzun
Euskara

Udalak sustatutako kanpainak eta diru-laguntzak, Euskaraldietako ariguneak eta beste hainbat iniziatibek ahaldundu dute, besteak beste.

ugaldetxo industriagunea Ugaldetxo industriagunean daude enpresetako batzuk.
2023/02/01
Erik Gartzia Erik Gartzia

Euskararen presentzia edota erabilera areagotzeko neurriak hartu dituzten enpresak identifikatu ditu Oiartzungo Udalak. Guztira 96 dira, eta hizkuntzaren aldeko neurriak hartu dituztelako “aitortza” egin diete.

“Bide batez”, gaineratu du udalak, “kontsumitzaileek zein lan bila ari diren pertsonek jakin dezakete norengana jo euskaraz aritu nahi badute”. Hainbat iturri erabili dituzte 96 enpresa horiek identifikatzeko: Udalak sustatutako kanpainak eta diru-laguntza deialdiak, Euskaraldietan sortutako ariguneak, LANIN zerbitzuari laguntza eskatu dioten enpresak…

Batzuk euskara planak aspalditik dituzten enpresa handiak daude, baina baita ere iniziatiba horietan noizbait parte hartu dutenak daude.

Ekintza zehatzak egin dituzte horiek: Errotulazioa aldatu eta euskaratu dutenak, webgunea itzuli edo bezeroentzako agiriak bi eletan eskaintzeko prestatu direnak… Sorreratik euskaraz aritzeko erabakia hartu dutenak ere badirela esan du Oiartzungo Udalak.

Hainbat arlotan lan egiten duten enpresak dira: industria, garraioa, merkataritza-gune handiak edo herritarrei zein beste enpresa batzuei zerbitzuak eskaintzen dizkietenak.

250 guztira

96 enpresa zenbatu dituzte, baina gehiago dira euskara sustatu dutenak. Izan ere, merkataritza eta ostalaritzan dabiltzanak zerrenda horretatik kanpo utzi dituzte.

Horiek gehituta, arlo sozioekonomikoan euskara sustatu duten entitateak 250 dira.

Deialdia herritarrei

Enpresetan euskarari hauspoa ematen jarraitzeko asmoz, LANIN egitasmoko aholkulariek laguntza eskatu diete herritarrei.

Alde batetik, beraien lana aitortzeko. Bestetik, zerrendan dauden entitate horiei hobetzeko proposamenak egiteko.

Informaziorik izanez gero edo enpresaren izena zerrendan ikustea nahi izanez gero, e-posta bidez komunikatzeko eskatu dute.

Enpresen zerrenda*

  1. ABB Niessen
  2. Agricola Txema
  3. Aise SAL
  4. Alcampo
  5. Almacenes Oairtzun SL
  6. Aralar Desinfeccion
  7. Arin Eraikuntzak, S.L.
  8. Asisman Info
  9. Autobuses Iparraguirre, S.L.
  10. Autocares David
  11. Banco Sabadell, S.A.
  12. BCN Aduanas y Transportes, S.A.
  13. Beerlagun SL (Oarsoak)
  14. Bella Cuccina
  15. Berkomat, S.L.U.
  16. Berri margolariak
  17. Berri (BRIG) Motor Gipuzkoa, S.L.
  18. Bideko Aterpe, S. Coop.
  19. Biekapa
  20. Bikogest
  21. Binovo It Human Project, S.L.
  22. Bpxport XXI SLU
  23. Caixabank S.A.
  24. Carnicas San Marcial, S.Coop.
  25. Carpinteria Roisa
  26. Carza (Centrauto) Guipuzcoa, S.L.
  27. Centros Comerciales Carrefour, S.A
  28. City Oiartzuarra SL
  29. Comercial Ibaitz S.A.
  30. Congelados Irusta, S.L.U.
  31. Coymep
  32. Custom Cross, Indian Motorcycle Paris
  33. DIT Gestion
  34. Dixidu Diseinu Grafikoa
  35. Ekolur Ingurumen Aholkularitza
  36. ElikaSport
  37. Elorri Komertziala
  38. Elza S.L.
  39. Erretxiki Pentsuak, S.L.
  40. Euzko Bendina
  41. Ferreteria Senai
  42. Fundiciones Aizpurua S.A.
  43. Garmendia Iturtxoko S.L.
  44. Gaursa
  45. Geslan Auto
  46. Gipauto Concesionarios, S.A.
  47. Grupo Easo Motor
  48. Gumendi Instalazioak SL
  49. Herribus, S.A.
  50. Hyundai Oarso Car
  51. Inal Consultores
  52. Jai Hornidurak
  53. Julen Arbelaitz Labaien y Otro, C.B.
  54. Kam Telekomunikazio Aholkularitza, S.L.
  55. Komaidak
  56. Kutxabank, S.A.
  57. Laboral Kutxa
  58. Labore Oarso Kontsumo Elkartea
  59. Langarri Logística
  60. Langicar, S.L.
  61. Lehize Ekoizpenak
  62. Lurauto Concesionario BMW
  63. Merka Oiartzun
  64. Novocar Motor, S.L.
  65. Oarsoaldea Garapen Agentzia (S.A.)
  66. Oiartek Refrigeración
  67. Ondarreta Mesas y Sillas, S.L.
  68. Orialki
  69. Otegi Gaztañaga Eraikuntzak SL
  70. Pagoa Garagardotegia
  71. Papurrak ogi eta goxo faktoria
  72. Prefabricados Urkia S.A.
  73. Rekalde 21 Corporación (Funeraria Vascongada)
  74. Rekalde Biltegia, S.L.
  75. Rural Kutxa
  76. Saiplast
  77. Saizarlan, S.L.
  78. Sanesteban Tailerrak
  79. San Jose Lopez
  80. Seat Ederki
  81. Sein Izarra Zerbitzuak, S.L.
  82. Seteco Servicios Informáticos
  83. Sum+ (summas)
  84. Suministros Industriales Suberri
  85. Suministros Electricos Selbi, S.L.
  86. Tajo Group
  87. Talleres Elkar, S.L.
  88. Talleres Pamendi
  89. Uralsan SL
  90. Urri Tailerra
  91. Urzain Taldea
  92. Vulcanizados Lezo, S.L
  93. Wei Alicante S.L.U – B&B Donostia
  94. Zabaleku Informatika
  95. Zuaznabar elektrika eta telekomunikazioak
  96. Zubillaga Gestoria

*Enpresetako batzuk ez dira existitzen, edo ez daude herrian, baina aitortza egin nahi izan diete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.