Oso Polita diskoetxearekin argitaratu du zortzi piezako lana. Orain arteko entzundako kanta arrakastatsuak eta berriak nahasten ditu.

Bengok bere lehen luzea argitaratu berri du, Oso Polita diskoetxearekin. Bizirik izena du mixtape-ak, eta zortzi kanta ditu.
Horietako batzuk plataforma digitaletan milaka erreprodukzio izan dituztenak dira, eta beste batzuek bidea hasi berri dute, azpiko bideoko Galduta-k bezala.
Diskoaren zortzi piezek Aitor Bengoetxea Bengo-ren aldarteak islatzen dituzte: Galduta, Barkamena, Hemengatxik…
Kilikik eta Tattak kolaboratu dute, besteak beste, eta abestirik gehienak Mon Dvyk ekoitzi ditu.
Kontzertuak
Lana aurkezteko bira etzi —larunbata, hilak 4— hasiko da, Donostiako Dabadaba aretoan. Egiako kontzertua 21:30ean hasiko da, eta sarrerak salgai daude online.
Honakoak izango dira gainontzeko datak:
- Otsailak 18: Laudioko (Araba) Faktorian.
- Otsailak 25: Durangoko (Bizkaia) 40 minutu rock.
- Martxoak 9: Arrasateko Gaztetxean.
- Martxoak 10: Iruñeko Txintxarri tabernan.
- Maiatzak 11: Bilboko Kutxa Beltza aretoan.
- Uztailaren 7, 8 edo 9: Bilboko BBK Live jaialdian.