Loteriak ia 70.000 euro utzi ditu herrian
Aita Donostia kaleko administrazioan saldu dute saritutako billetea. 69.245 euro jaso ditu onuradunak.
Atzoko La Primitivaren zozketak ia 70.000 euro utzi ditu herrian. Aita Donostia kaleko administrazioan erositako billete bat saritu dute. Guztira, 69.245 euro irabazi ditu onuradunak.
