Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-02-03)
Emakumeen futbol talde nagusiak eta areto futbolekoak etxean jokatuko dute. Gizonena Elgoibarren arituko da.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Oiartzun — Logroñes: bihar, 15:30ean, Karla Lekuona futbol zelaian.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Elgoibar — Oiartzun: etzi, 12:00etan, Mintxeta futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
- San Ignacio — Oiartzun B: bihar, 16:15ean, Bilboko San Inazio auzoko futbol zelaian.
Gizonen Gorengo Maila
- Hondarribia — Oiartzun B: bihar, 15:30ean, Ondartza futbol zelaian.
Emakumeen Gorengo Maila
- Antigua Luberri — Oiartzun C: etzi, 17:10ean, Donostiako Berio futbol zelaian.
Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila
- Oiartzun — Getxo: bihar, 18:30ean, Karla Lekuona futbol zelai txikian.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Oiartzun B — Trintxerpe: etzi, 12:00etan, Karla Lekuona futbol zelai txikian.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa
- Touring C — Oiartzun: etzi, 13:30ean, Fanderia futbol zelaian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun KE — Ingou Coinbroker Aloña: gaur, 22:00etan, Elorsoro kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Laskorain — Miren Taberna OKE: 7-3 (asteazkenean jokatu zuten).
