Txingudiko badia, Urdabururen hurrengo irteera
13 kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek. Asfaltoa izango da nagusi eta bidea erabat laua izango dela aurreratu du mendizale elkarteak.
Hilaren 11n (larunbata da) mendizaleek hitzordu garrantzitsua izango dute, Ipar Martxaren beste irteera bat antolatu baitu Urdaburu Mendizale Elkarteak. Txingudiko badia eta Irungo Ibarla eta Meaka auzoak zeharkatuko dituzte, 13 kilometroko ibilbidean. Asfaltoa izango da nagusi, eta bidea erabat laua izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Galtzarabordako topo geltokian geratuko dira, 8:55ean. Ficoban hasiko dute martxa, 9:20ean.
Hilaren 10a (ostirala) izango da apuntatzeko azken eguna. Lotura honetan eman daiteke izena. Bestela, elkartearen egoitzatik pasa daitezke interesdunak.
