VIII. Xuxa Urkiaren Oroimenezko Batel Txapelketa, bihar
Gipuzkoako Kluben Arteko Batel Ligaren bosgarren jardunaldia jasoko du bihar Oiartzun ibaiak, Hibaikak antolatuta. Xuxa Urkia oroitzeko probestuko dute biharkoa.
Oiartzun ibaiak Gipuzkoako Kluben Arteko Bate Ligaren bosgarren jardunaldia jasoko du bihar (hilak 4). Berezia izango da Hibaikako arraunlarientzat, Xuxa Urkia omenduko baitute, zortzigarrenez. 14:00etan hasiko dute estropada.
Biharkoa bosgarren jardunaldia bada ere, orain arte jokatutako hirugarrena izango da, urtarrilaren 15 eta 22koa bertan behera geratu baitziren. Orain arteko emaitza guztiak ikusteko, jo lotura honetara.