Barandiaran parkearen proiektuan, urrats gehiago
Exekuzio proiektua egiteko lanak hasi berri dituzte. Hauen bitartez eremua "birnaturalizatu" nahi du udalak, historikoki eremu industriala izan baita.
2022 bukaeran hasi zituzten Pontika auzoko Barandiaran parkea deskontaminatzeko lanak. Eremua birnaturalizatu nahi du udalak, hamarkada luzez industria eremua izan baita.
Orain, parkearen exekuzio proiektua idazten aurrera egin du udalak, urtarrila bukaeran parkearen exekuzio proiektua egiteko lanak hasi baititu. Asmatu S.L. enpresa kontratatu dute exekuzio proiektua idazteko, 51.730 euroan.
Egun, 40.000 litroko edukiera duen fuel-olio biltegi bat kentzen ari dira, udalaren arabera, “baldintza txarretan dagoena eta hidrokarburo kantitate esanguratsuak dituena”. Biltegia kentzeaz gainera, ingurunean hidrokarburoak deskontaminatzeko lanak eta beharrezko analisiak ere egiten ari dira bertan. Hurrengo urratsa PCBak deskontaminatzea izango dela azaldu dute udaleko iturriek.