Arabako Birari ekingo dio Urdaburuk datorren hilaren 18an
Erronka berri honetan 29 etapa egingo dituzte mendizaleek. Lehen ibilaldi honetan Andoinetik Larraonara joango dira, sei orduko ibilaldian.
Urdaburu Mendizale Elkarteak proiektu berri bati ekingo dio datorren hilaren 18an (larunbata da). Arabako Biraren lehenengo etapa egingo dute. Erronka berri honetan 29 etapa egingo dituzte, datozen hiru urteetan.
Lehen ibilaldi honetan Andoinetik Larraonara joango dira, bidean Entziazko mendikatea gurutzatu eta Muru gailurretik eta San Benitoko ermitatik pasata. Sei orduko zeharkaldia egingo dute mendizaleek. Zumardiko autobus geltokitik abiatuko dira, 7:30ean. Izena emateak hemen edo elkartean egin beharko dira, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Bestela, 943 52 78 79 telefono zenbakira ere hots egin daiteke.
Informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan kontsulta daitezke.
Argazki emanaldia
Lehen etapa horren aurretik, hilaren 16an hain zuzen (osteguna da), elkartearen egoitzan argazki emanaldia egingo dute. Elkarteko bazkide Juan Esteban Agirre Karrikirik eta Jon Zumalabek Senda Camille izeneko argazki sorta jarriko dute ikusgai.