Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Gobernu taldea: "Egoiliarrentzako zona berriak azterlan baten ondoren sortu dira"

Argazkian: Jesus Mari Martiarena (Lezoko alkatea), Igor Ugarte (Udaltzainburua) eta Joxean Sanchez (Ingurumen zinegotzia).
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/02/10

Lezoko gobernu taldeak (EAJ eta PSE-EE), EH Bilduk egindako kritikei erantzun die. Zehazki, aparkaldi mugatuaren gainean udalbatzarrean onartutakoei buruz koalizioak esandakoak erantzun ditu. EH Bilduren kezka nagusia da aparkaldi mugatuko neurriek ez zutela atzean azterketarik. “Egoiliarrentzako zona berriak azterlan baten ondoren eta lezoarren onurarako sortu dira”, esan dute gobernukideek.

Jesus Mari Martiarena eta Joxean Sanchez buru diren bi udal taldeek oroitarazi dute 2022ko maiatzean onartu zela Lezoko Mugikortasun Iraunkorrerako Plana, “plan hori egiteko aurre-diagnostiko bat eta mugikortasun diagnostiko bat hartu ziren abiapuntu”, zehaztu dute gobernu taldekoek: “Fase bakoitzean bizilagunen iritziak eta ekarpenak hartu ziren kontuan”. EH Bilduk plan horren alde egin zuela azaldu dute, “eta azterketa sakon bezala kalifikatu zuen. Paradoxikoa da udal-talde horrek hilabete batzuk geroago baieztatzea ez dagoela azterketarik udalerrian aparkatzeko premiei buruz, ezta har daitezkeen konponbideei buruz ere”.

2022an onartu zen plan horren barruan, herritarrei 460 inkesta egin zizkietela jakinarazi dute gobernukideek, eta aldi berean, plana egin  zuen enpresak (Ingartek) aurretik zeuden azterlanak, trafiko datuak, aparkatzeko guneen informazioa eta beste hainbat aldagai erabili zituela agiria osatzeko. “Prozesuan, lezoarrek adierazi zuten herriko arazo nagusia aparkalekurik ez egotea zela, eta plaza gehiago eskatzen zituzten, bai eta lehendik zeudenen kudeaketa aldatzea ere: egoiliarrentzako plazak, Lezoko herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko lurzoru publikoari balioa emanez”. Plan hori Lezoko Udalaren webgunean kontsulta daiteke.

Altzate eta Arraitoki
Udal gobernuak onartutako aparkaleku mugatuaren neurriak egokiak direla baieztatzeko, adibide bat eman dute: “Lezoko Udaltzaingoarekin lankidetzan azterlan bat egin zen eta ikusi zen Altzate igerilekuko parkinean eta Arraitokin aparkatzen ziren Lezoko ibilgailuen ehunekoa oso txikia zela; %5,9 baino ez igerilekuen inguruan, eta % 47,7 kiroldegiaren ondoan. Gune horiek argi eta garbi Errenteriako pertsonek erabiltzen dituzte aparkatzeko. Egindako zenbaketan, igerilekuaren inguruko plazen ia erdia betetzen zuten, eta bostetik bat kiroldegiaren inguruan”.

 

Aldez aurretik jakinaraziko dute noiz eska daitekeen egoiliar txartela

Lezoko Udalak zehaztu du aparkaldi mugatuko eremuetan autoa utzi ahal izateko beharrezko izango den txartela noiz eska daitekeen aurrerago jakinaraziko duela. Eremu horiek Polentzarrene, Guillermo Lazon eta Hipolito Gezala kaleak dira. Gainera, Zubitxo kalean eta Elias Salaberrian egoiliarrentzako bi aparkaleku sortuko direla azaldu du udalak, eta horietarako ere txartela beharko dutela autoen jabeek.

Jakinarazpen hori bando bidez eta udalaren webgunean jendarteratuko dutela adierazi du udalak. Sare sozialen bitartez, baita komunikabideen bidez ere helaraziko du informazioa: “Oraindik ezin da izapide hori egin, aurretik ordenantza jendaurrean jartzeko izapideak egin behar direlako, behin betiko onartzeko”.

Erlazionatutako edukiaHiru zonalde egokituko dituzte, bertakoen aparkalekuak egitekoLezoko EH Bildu: “Aparkaldi mugatuaren neurriak hartzeko ez da azterketarik egin”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.