Martxoaren 8a prestatzen jarraitzeko bilera, astelehenean
Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera deitu du astelehen arratsalderako. Eguna hurbil dela eta, prestatzen jarraitu nahi dute.

Hilabete baino gutxiago falta da Martxoaren 8rako, eta Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera deitu du datorren astelehenerako, hilak 13.
Martxoaren 8a prestatzen hasi dira, eta lanketa horretan jarraituko dute astelehenean. Horretarako, Munanierren elkartuko dira, 17:30ean.