Oiartzuar bat, Olatua argazki lehiaketaren finalean
Arhane Etxeberriak 'Olatua' belaontziko jabeak antolatutako lehiaketara 'Sukaldeko leihotik' argazkia bidali du. Gaur bukatuko da bozketa.

Arhane Etxeberriaren ‘Sukaldeko leihotik’ argazkia.
Olatua belaontziko Xabier Urrestik argazki lehiaketa antolatzen du urtero. Aurtengoa bederatzigarren aldia izango da.
Argazki onena Facebooken bitartez aukeratzen da, bozketa bidez. Olatuaren orrialdea atsegin behar da, lehiaketaren finaleko posta partekatu eta gustuko argazkian atsegitea eman behar da.
Hiru finalisten artean Arhane Etxeberria dago. Sukaldeko leihotik argazkia aurkeztu du 15 urteko oiartzuarrak.
Botoa emateko epea gaur gauerdian bukatuko da. Irabazleak astebeteko bidaia izango du Olatua belaontzian.