Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Uxue Diez Guiral, ikertzailea

[Elkarrizketa] «LGTBI+ kolektiboaren benetako argazki bat aterako dugu»

Laukote batek irabazi du Koldo Mitxelena XVI. Ikerketa Beka. Uxue Diez Guiral, Maite Azabal Gallego, Ane Fernandez Trigo eta Aitor Narbarte Alvarez ikertzaileek eskualdeko LGTBI+ kolektiboaren memoria aztertuko dute, «elkargune bat» sortzeko asmoz.

Goian Narbarte eta Diez daude. Behean, berriz, Fernandez eta Azabal.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2023/02/17

#Kuirorartxibobizia izeneko proiektuagatik jaso duzue beka. Zer ikertzen ariko zarete datozen 18 hilabeteetan?
Eskualdeko eta herriko LGTBI+ kolektiboaren memoria aztertu nahi dugu, gerora LGTBI+ pertsonen elkargune bat sortzeko, haien errealitateak bistaratzeko.

Nola ikertuko duzue memoria hori, zein metodologia erabiliko duzue?
Ikuspegi transfeminista eta parte hartzaile batetik ikertuko dugu memoria kolektibo hori. LGTBI+ memoria kolektiboa osatuko dugu, eta horretarako galdetegi bat erabiliko dugu lehenik. Honetan Oreretako eta eskualdeko jendeak LGTBI+ kolektiboaren eta memoria kolektiboaren inguruan dakiena edo iritzi duena jaso nahi dugu. Hori guztia bateratu, informazio hori guztia bildu, eta behin hori eginda, horretan oinarrituko gara proiektuko datozen pausoak diseinatzeko.

Zeintzuk izango dira horiek?
Irratsaio batzuk diseinatuko ditugu, pertsona kopuru zehatz batekin, eta horiei hainbat gauza galdetuko dizkiegu, bai iraganekoak, baita gaur egungoak ere, guretzako hori oso garrantzitsua baita. Ikusi nahi dugu nola gauzatu den memoria hori historian zehar. Irratsaio bidezko elkarrizketa horiek [Zintzilik Irratian izango dira] egiten ditugun bitartean mahai-inguru batzuk ere egingo ditugu, herritarrei irekiak izango dira, LGTBI+ izan edo ez, eta bertan nahi dutena azaleratu ahalko dute: inpresioak, bizipenak, zer gertatu den herrian, zer ari den gertatzen orain…. Hori ere jasoko dugu.

Gero, informazioa eta irratsaioetan ateratakoa herritarren eskura jartzea da asmoa. Webgune bat sortuko dugu, eta ideia da mapa interaktibo bat sortzea. Horretan, Oreretako eta Oarsoaldeko biztanleek LGTBI+ memoriari lotutako bizipen horiek zein eremutan bizi dituzten edo bizi izan dituzten islatuko dugu. Hori mapa interaktibo horretan txertatuko dugu gero, baina fisikoki ere ibilbide bat sortuko dugu.

Argazki orokor bat atera nahi duzue, beraz.
Hori da. LGTBI+ kolektiboaren benetako argazki bat atera nahi dugu, kolektiboaren errealitatea islatuko duena. Oreretako eta Oarsoaldeko LGTBI+ memoria hori ikusarazi nahi dugu, jendeak herritar horiek herrian bizi direla ikus dezan, eta Orereta ere leku atseginagoa izan dadin kolektiboarentzako. Errealitate horiek plazaratzea da asmoa.

Historikoki pisu handiko kolektiboa izan da herrian. Halere, oraindik egiteko asko dagoela esaten duzue.
Historikoki mugimendua oso indartsua izan dela uste dugu taldeko guztiek. Eta uste dugu oso garrantzitsua dela atzera begiratzea, baina baita aurrera ere. Mugimendu hori indartsua izateko Oreretan zer gertatu den ikertzea funtsezkoa da. Zati bat egina dago, gure aurretik jende askok egin baitu lan hori, baina gero hori gaur egungo mugimenduan nola ardaztu den, nora goazen eta zein pauso eman behar ditugun aztertzeke dago oraindik. Memoria guretzat orainaldia ere bada, eta hori egiteke dago. Asko egin da, baina bada zer egin oraindik.

Udalak iaz egindako LGTBI+ ekintza planak bide horretan laguntzen duela uste dugu. Egia da ez dagoela leku askotan horrelako planik, edo antzeko estrategiarik egin duen udalik. Behar batzuk detektatu zituzten, eta horien barruan oso-oso argi utzi zuten eta ardaztu zuten helburu klabe bezala memorian sakondu behar zela, eraikitzen jarraitu behar zela. Gure lana horren oinarria izan daiteke. Proiektua diseinatzean horretan oinarritu ginen. Identifikatutako behar horren gainean hasi ginen esku artean dugun ikerketarekin.

Zer uste duzue emango diola ikerketa honek kolektiboari? Nola eragin dezake herritarren bizitzan?
Espero dugu abiapuntu bat izatea, horrelako lan gehiago sustatzeko, eta diruz laguntzeko noski, oso garrantzitsua baita hori. Herri atseginagoa izateko lagungarri izan daitekeela uste dugu, horretarako abiapuntu bat izatea. Guk ez dugu memoria guztia eraikiko, ezin dugu dena ikertu, baina zerbaiti hasiera eman diezaiokegu. Herri seguru bat eraikitzeko aletxoa jar dezakegu, eta ez bakarrik LGTBI+ kolektiboarentzako, herritar guztientzako ere, batak besteari eragiten baitio. Kolektiboa herritarren parte baita.

Segurtasuna diogunean irekitasuna edo atsegintasuna bezalako kontzeptuez ari gara. Abiapuntu bat jartzea herri atseginagoa izan dadin, guztiontzat. Hori da, finean, gure asmoa. Gure hondar aletxoa jarriko diogu memoria horri, baina ez da gurea izango bakarrik, herritar guztiekin osatu nahi dugulako, guztion artean jarriko dugu hondar aletxo hori. Gu izango gara horren katalizatzaileak. Gu izango gara informazio hori sistematizatu eta kaleratuko duen taldea. Baina informazio hori ez da gurea izango bakarrik, denona baizik, denon artean osatutakoa.

Erlazionatutako edukiaLaukote bati esleitu diote hamaseigarren Koldo Mitxelena Ikerketa Beka
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.