[Galeria] Mozorro festa luzatu dute Haurtzaron
Haurtzaro Ikastolako ikasleek desfilea egin dute gaur goizean, herriko kaskotik zehar. Dantzan bukatu dute, anfiteatroan.
Haurtzaro Ikastolako ikasleek gaur zortzi ospatu zituzten —edo ospatzen hasi ziren— ihoteak, Burrunbarekin.
Festarako giroak, baina, ez zien intxixu, basandere eta sorginak joatearekin batera ihes egin. Gaur inauterietako giroa izan da ikastolan. Goizean desfilea egin dute herriko kaskotik zehar, eta anfiteatroan bukatu dute, dantzan.
Askotariko gaiak ikusteko aukera izan da: Aranzadiko arkeologoak; Mario, Luigi, Toad eta abarrak; kirolariak; Lanbiden izen emanda dauden langileak…
