Amalatz talde feministak hiru proiekzio antolatu ditu martxorako
"Gure berezko bizipenetan oihartzun handia izatea espero dugun" hiru film proiektatuko dituzte XIX. Errenteriako Emakumeen Zinemaren Erakustaldiaren barruan.
Amalatz talde feministak prest du XIX. Errenteriako Emakumeen Zinemaren Erakustaldia, datorren hilerako hainbat hitzordu jarri dituzte. Aurtengo edizioan “proposamen berezi” batekin datozela aurreratu dute, pelikulen ikustaldien ondorengo solasaldietan “ezagutza konplizea sortzeko guneak ireki” nahi baitituzte. Hala, “gure berezko bizipenetan oihartzun handia izatea espero dugun” hiru film proiektatuko dituzte, ondorengoak:
- Martxoak 2 (osteguna): Cinco lobitos filma proiektatuko dute
- Martxoak 16 (osteguna): Una joven prometedora filma proiektatuko dute.
- Martxoak 30 (osteguna): Invisibles filma proiektatuko dute.
Emanaldi guztiak Niessen aretoan izango dira, 18:00etan. Sarrera doakoa izango dela aurreratu du udalak.