Isun gehiago jartzeko alkateak udaltzainak "presionatu" dituela salatu du PSE-EEk

CCOO sindikatuak kaleratutako oharrarekin bat egin du taldeak. Honen arabera, "dirua biltzeko ahaleginean" ari da udala.

Aparkalekuaren arazoei erantzunik ez ematea leporatu diote udal gobernuari.

Isun gehiago jartzeko udala herriko udaltzainak presionatzen dabilela salatu du PSE-EE taldeko Isaac Palenciak. CCOO sindikatuak kaleratutako oharrarekin bat egin du taldeak. Honen arabera, “dirua biltzeko ahaleginean” ari da udala.

Herriak aparkalekuekin arazoak dituela gaineratu du, eta arazo horri irtenbide bat eman beharrean, udaltzainak presionatzea leporatu diote Aizpea Otaegi alkateari. Herritarren benetako arazoei erantzunik ez ematea ere leporatu diote, “bihozgabetasuna” erakutsi duela udal gobernuak. “EH Bildu auzotarren errealitatetik urrun bizi da”, erantsi du.

Ardura eta “urgentziazko neurriak” hartzeko exijitu dute, “aparkalekuaren arazoarekin bukatzeko, herritarrek ez baitute gutxiago merezi”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.