Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gatazka komunitarioen bitartekaritza zerbitzu berria sortu du udalak

Zaratak, animaliek, usainek eta abarrek eragindako eragozpenak zein harreman gatazkatsu edo zailak artatuko dituzte zerbitzuaren bitartez. Datorren ostegunean jarriko dute martxan.

Mikel Amenabar udaltzaina, Aizpea Otaegi alkatea eta Bernar Lemos zinegotzia, gaurko aurkezpenean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2023/02/24

Bitartekaritza eta bizikidetza zerbitzu berria aurkeztu du gaur udalak, “bitartekaritza profesionalaren bidez auzo eta komunitate gatazkei edo espazio publikoan sor daitezkeenei erantzuteko helburuarekin” sortu dutela esan du Aizpea Otaegi alkateak. Modu pilotuan jarriko dute martxan zerbitzua.

Ondorengo ideiatik abiatu dira zerbitzua sortzeko, hori azaldu dute gaurko agerraldian: “elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa lantzea onuragarria dela gatazkak konpontzeko modu gisa, eta, aldi berean, aniztasuna onartuz elkarrekin bizitzearekin zerikusia duen irtenbideen partaide egiten gaituela”.

Hala, zaratak, animaliek, usainek eta abarrek eragindako eragozpenak zein harreman gatazkatsu edo zailak artatuko dituzte zerbitzuaren bitartez. Gatazka horiek kudeatu ditzan enpresa bat kontratatu du udalak, alkatearen arabera, “bitartekaritzan egiaztatutako profilak eta esperientzia handia dituena”.

Printzipio hauek izango ditu zerbitzuak: borondatezkotasuna, malgutasuna, konfidentzialtasuna, neutraltasuna eta inpartzialtasuna, eta lege esparruarekiko errespetua.

Datorren ostegunean (martxoak 2) jarriko dute martxan, eta ostegunero aurrez aurreko zerbitzua emango du, 12:00etatik 19:00etara, udaletxean. Hitzordua hartu beharko da aurretik, 943 44 96 00 telefono zenbakira deituta edota helbide honetara idatzita.

Udaleko arduradunek osatutako talde politiko-tekniko bat arduratuko da “artatzen diren kasuen jarraipen estua egiteaz eta horiek nola jorratzen diren zehazteaz”. Horrez gain, udalaz gaindiko beste zerbitzu batzuei dagozkien bideratzeak egiteaz ere arduratuko da talde hori, “egoki irizten zaienean”.

Zerbitzuari jarraitutasuna emateko modua “erabileraren, gatazka motaren eta lortutako emaitzen araberakoa” izango dela zehaztu du udalak. Zerbitzuaren ezaugarriak eta emateko modua, pilotua izanik, 2023ko urrira arte izango dira martxan.

Herritarrekin batera
Zerbitzu hau aktibatzeko herritarrekin parte hartze prozesu bat egin du udalak, etorkizuneko ordenantza zibiko eta bizikidetzakoak jaso eta jorratu beharko lituzkeen gaien inguruan hausnartzen aritu dira. Bilera hauetan herriko eragile, elkarte sozial eta auzo elkarteek parte hartu dute. 2021eko irailetik 2022ko ekainera luzatu dute prozesu hori. Alderi guztietako ordezkariak bertan izan dira, entzule gisa. Partaide guztiek “prozesuarekiko konpromiso handia” erakutsi dutela erantsi du Otaegik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.