Isidro Ansorena kaleko udal lokalaren fatxada zaharberritzen hasi dira
Zazpi asteko iraupena izango dute lanek, eta orotara, 21.175 euroko aurrekontua du proiektuak.
Beraun auzoko Isidro Ansorena kaleko udal lokalaren fatxada birgaitzeko lanak hasi berri dituzte. Sarriegi plaza eraberritzeko proiektuaren barruan egingo dituzte lanak, proiektuari bukaera emanez. Lan hauekin ingururen “kalitatea handituko” dela diote udaleko iturriek. Lanek Sarriegi plaza “bizilagunen espazio zentral” bilakatu dutela erantsi dute, “erabilera nabarmen handituz”.
Zazpi asteko iraupena izango dute lanek, eta orotara, 21.175 euroko aurrekontua du proiektuak.