AHTri kontra egiteko, erakusketa, hitzaldiak eta martxa
Makroegitura honen zentzu ekologiko eta sozial falta "agerikoa" izaten jarraitzen duela salatu du 'AHT gelditu' plataformak, eta berehala gelditzeko aldarrikapena egingo dute, hainbat ekitaldirekin.
- Martxoaren 14tik aurrera: Astigarraga-Lezo Merkantzien garraiorako saihesbide proiektua izeneko erakusketa jarriko dute ikusgai Arkaitza tabernan.
- Martxoak 23: Abiadura handia: ez iraunkorra, bidegabea eta jasanezina izeneko hitzaldia eskainiko dute EHUko EKOPOleko ikerlari Gorka Bueno eta Andoni Kortazarrek, Mikelazulon.
- Apirilak 20: Astigarraga-Lezo saihesbideaz izeneko hitzaldia emango du Karlos Muruak, Mikelazulon ere.
- Maiatzak 6: Bizikleta martxa egingo dute Errenteri-Oreretatik Donostiara (Oiartzun, Astigarraga eta Martutenetik pasata). 10:30ean abiatuko dira, Zumarditik.