Martxoaren 8a prestatzeko azkeneko bilera, gaur
Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera egingo du gaur arratsaldean, Munanierren. Egitarauaren azken ukituak emango dituzte.
Datorren astean izango da Martxoaren 8a, eta horri begira, Oiartzungo Feministen Asanbladak bere lanketari jarraipena emango dio gaur.
Aldarrikapen egunaren aurreko azkeneko prestaketa bilera egingo dute arratsaldean, Munanierren. 17:30ean jarri dute hitzordua.
“Sareak josten, Oiartzun feminismotik ehuntzen jarraitzeko” zita izango dela iragarri dute.