Landetxe eraikinari dagozkion hiru puntu, otsaileko plenoan
Eraikin balioanitzari buruzko prozedura administratiboak izango dituzte aztergai. Hiri hondakinen bilketa zein udal eraikinen garbiketa, hizpide.
Etzi arratsean egingo dute otsailari dagokion ohiko udalbatzarra, martxoaren 1a izan arren. Ohi bezala, udalbatza osatzen duten ordezkari politikoak 18:00etan elkartuko dira, pleno aretoan.
Azken hilabeteetako gai-zerrendarik luzeena izango du, 23 puntu izango baititu. Honakoak izango dira aztertuko dituztenak:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- 2023 urteko zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatik prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren akats zuzenketa hasieraz onartzea.
- 2023. urteko araugintza-plana onartzea.
- Oiartzungo udalerrian udal hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpena.
- Oiartzungo Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) urtebetez luzatzea (III Plan Estrategikoa 2018-2022)
- Mendiburu kalea 14ko zerbitzu anitzeko udal ekipamenduko 1. fasearen (eraispen proiektua) eta 3. fasearen (oinarrizko eta gauzatze proiektua) lanen kontratuaren azken obra ziurtagiria eta likidazioa onartzea.
- Mendiburu kalea 14ko zerbitzu anitzeko udal ekipamenduko 1. fasearen (eraispen proiektua) eta 3. fasearen (oinarrizko eta gauzatze proiektua) lanen kontratuan prezioen salbuespenerako berrikuspena.
- Landetxeko taberna-jatetxearen ostalaritza zerbitzua kudeatu eta ustiatzeko emakida kontratuaren esleipena onartzea.
- Oiartzungo udal eraikinen garbiketa zerbitzu-kontratuaren luzapena.
- Oiartzungo udal eraikinen garbiketa zerbitzu-kontratuaren aldaketa.
- 2023. urtean gizarte larrialdietarako laguntza eskaerak emateko irizpideak onartzea eta deialdia egitea.
- Oiartzungo ikastetxeei 22/23 ikasturteko E1 Eskola Kirola, Eskola pilota, Muittu! eta eskola ordugaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko hitzarmenak sinatzea eta dirulaguntza ebaztea.
- Oiartzuarren Baitan, Txerri Eguna, Euskara Elkartera, Motibazio Saioak Gazteentzat eta Kuadrillategi programak gauzatu ahal izateko Udala eta TTUR-TTUR Euskaltzaleon Bilgunearen arteko 2019-2022 tarterako lankidetza hitzarmenaren arabera, 2022ko memoria eta kitapena aurkeztu eta onartzea.
- Udala eta Hitz Hots Kultur Elkartearen arteko 2019-2022 tarterako lankidetza hitzarmenaren arabera, 2022ko memoria eta kitapena aurkeztu eta onartzea.
- Oiartzungo ahozko ondarea jasotzeko Oiartzuarren Baitan egitasmoa gauzatu ahal izateko Udala eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea kultur elkartearen arteko lankidetza hitzarmena onartzea.
- Oiartzungo Udala eta Hitz Hots Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena onartzea.
- 2023an Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko herriko elkarteei dirulaguntzak banatzeko gastua onartzea eta lehen zatia ordaintzea.
- Oiartzungo Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmena eta 2023. urteko dirulaguntza onartzea.
- Txarondo herri-bidea itxi izanagatik jabari publikoko ondasuna berreskuratzeko espedientea hastea.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- 2022ko laugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.