[Galeria] "Inurri bezala baratzean” egindako lanagatik, saria
Arantxa Zapirain Oiartzabalek jaso du Labore Oarsoren bigarren Amalur Saria, lagun eta senidez inguratuta. Ekitaldiaren aurretik agrofeminismoaz aritu dira.
Labore Oarsoren bigarren Amalur Saria eman diote gaur Arantxa Zapirain Oiartzabal oiartzuarrari. Bizitza osoan zehar baratzean egindako lanagatik eskertu eta omendu nahi izan dute aurten, “zailtasunak zailtasun, gertuko ekonomian sinetsi ez ezik, inurri bezala, bere bizitza osoa baratzean lanean emateagatik”. Senide eta lagunez inguratuta jaso du oroigarria.
Ekitaldiaren aurretik agrofeminismoaz aritu dira bertaratu direnak, Amets Ladislao Gonzalezek gidatutako solasaldian.
Jarraian ekitaldian HITZAk bildu dituen irudiak: