Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Egin behar zuten, eta egin zuten

Errenteriako Emakumeen Taldearen barruan, emakumeek abortatzeko aukera izan zezaten talde klandestinoa sortu zuten. Ipar Euskal Herrira laguntzen zieten. Gaiari lotutako filma egin dute.

Asun Urbieta, Julia Irasuegi, Arantxa Olañeta, Nati Rufo eta Fani Herrador, Txintxarri elkartearen atarian.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2023/03/06

«Oreretakoak gara». Behin ez. Bitan edo hirutan esan dute HITZArekin izan diren tartean. Asun Urbieta, Fani Herrador, Julia Irasuegi, Nati Rufo eta Arantxa Olañeta dira. Errenteriako Emakumeen Taldeko kide izan ziren, eta Amalatzeko kide dira gaur egun. Feminismo militantean oinarritu dute haien bizitza, sinistuta haien ekarpena eurentzat bakarrik ez zela, emakume guztientzat baizik. Zeregin nagusi kalean ikusezin zen emakumeen eskubideen aldeko borroka ikusgarri egitea zuten, eta dute; eta horren ondorioz, ez zituzten eta iristeke diren eskubide horien jabe egitea. Baina garai batean, bazituzten nahita ikusezin ziren gaiak. Horien artean, emakumeek aborta zezaten laguntzarako sarea, «sare klandestinoa». Urbieta, Herrador, Irasuegi, Rufo eta Olañeta, eta beste emakume asko, horren zati izan ziren.

«Oreretakoak gara», errepikatu dute, esan nahian herria hainbat borrokaldiren eta eskubideen urraketen protesta eta aktibismo ekintzaren gune izan zela, baina garai batean, 1970ko hamarkadaren eta 1980koaren hasieran, euren zeregin nagusia izan zela borroka feminista existitzen zela azaleratzea, kaleratzea, herriaren zati zela hori ere barneraraztea. Oreretar izatearen DNAren barruan, emakumeen eskubideen alde borrokatzea ere bazegoela, alegia. Harro diote oreretarrak direla, jakitun direlako haien hainbat borrokaldi beharbada isilaraziak izan zirela, ekinean jarraitu zutela, eta egun erreferente direla hemen, han, eta harago.

Harago horretan, Las buenas compañías filma dago. Herriko mugetatik gaindi iritsi zen abortatzeko sortu zen sarearen gaia, Memorandra jardunaldien barruan (Memorandra Errenteriako Memoria Feministaren taldeak antolatua), izen bereko dokumentala egin zutelako Bertha Gaztelumendik eta Nuria Casalek; egileak ikasketa garaian izanik, Jorge Gil izan zen lan horren egileen tutore, eta haren bidez iritsi zen gaia Silvia Munt aktore eta orain lehenengoz zuzendariarengana, Gilek egindako gidoiaren bidez. Pelikula grabatu zuen 2022ko uda partean Errenteria-Oreretan eta beste hainbat tokitan, eta lehenengoz Malagako Zinema Jaialdiko sekzio ofizialean ikusi ahalko da, hilaren 10etik 19ra. Maiatzean iritsiko da zinema aretoetara. «Filmarekin ez da ezer itxiko. Zerbaiten hasiera izango da. Lehen aldia izango da zineman mugimendu feminista zer zen azaltzen duena. Horregatik diogu zerbaiten hasiera dela. Pentsa daitekeen istoriorik muturreko eta imajinatiboena da. Dena aldatu nahi genuen. Gauza ikusgarriak egin behar genituen, beraz. Baina askotan ikusezinak ginen, gizartea bera eta orduko egitura politikoak ere matxistak zirelako. Orduan aldarrikapen guztiak zeuden lortzeke. Egun, eskakizun baten batzuetan aurreratu da, baina…», esan dute Txintxarri elkartean bildu diren emakumeek.

1978ko otsaila
Beasaingo emakume bat hil zen 1978ko otsailean, abortatzeko perrexila erabili zuelako. «Perrexila, arropa zintzilikatzeko pertxak, puntua egiteko orratzak, sabela beherantz mahai baten gainera salto egitea… Orduan abortatzeko hori egiten zuten emakumeek». Orduko hartan, bazen Errenteriako Emakumeen Taldeko kide bat 1970eko hamarkadan Espainiako Estatuan legez kanpokoak ziren antisorgailuen bila joaten zela Ipar Euskal Herrira. «Halako batean, antisorgailuak ematen zituen medikuak esan zion abortuak egiteko aukera ere ematen zutela. Esan, eta taldea antolatu genuen. Beasaingoa ezin zen berriz ere gertatu».

Talde klandestinoa izan zen. Izan ziren Errenteriako Emakumeen Taldeko partaideak ere ez zutenak jakin izan taldea existitzen zenik, «kotxerik ez bazenuen, adibidez, ez zenuen zertan jakin behar taldearen berri. Laguntza eman zezaketenak bakarrik zeuden taldean, era bateko edo besteko laguntza eman zezaketenak». 20 bat urteko gazteak ziren taldekideak. Eta dirua behar zen abortatzeko. Abortatu nahi zuten batzuek lortzen zuten diru hori, baina bazeuden sosik ez izan, eta taldekideen ekimenez dirua lortu eta laguntza jasotzeko aukera zutenak, «abortu bakoitzaren kostua 30.000 bat pezetakoa zen [180 euro]. Orduan diru asko zen». Herritik Ipar Euskal Herrirako bidean eta bueltan laguntzen zituzten abortatu nahi zituzten emakumeak.

Ahoz aho. Horrela jakiten zuten abortatu nahi zutenek Errenteria-Oreretan bazegoela talde bat laguntza emateko prest zegoena. «Santandertik ere iritsi ziren baten batzuk gure laguntza eske. Orduan, klandestinitatean aritzea ez zen gauza berria. Arlo askotako sare klandestino asko zeuden. Ez zitzaigun arrotz». Haurdun ziren emakume horien egoera «brutala» zela azaldu dute emakumeek: «Ez zen manifestazio batera joan, eta poliziaren egurra jasotzen zenuela. Ez. Bizitza kontua zen. Emakume horiek larri zeuden. Abortatzeko prest zeuden. Etxean abortatzen zuten emakumeak hiltzen ziren. Guk egiten genuen esfortzua, ematen zuen emaitzarekin alderatua, oso txikia zen. Baten eskubidea, emakume denen eskubidea zen. Kontzientzia hori genuen».

Emakumeek adierazi dute zenbati laguntza eman zieten ez daudela ziur, baina litekeena da 1.000 emakumeren bueltan izatea. Egindakoaz harro daude. «Egin behar zen. Bizitzak jokoan zeuden. Egin genuen». Baina nabarmendu dute Errenteriako Emakumeen Taldearen dinamikak askoz gehiago zirela, askotarikoak zirela egiten zituztenak: «Gauzei izena jartzea zen gure zeregina. Jendeari esatea zer nolako zapalkuntza zuten emakumeek. Gertatzen zitzaizkigun gauza horiek jendartera zabaldu nahi genituen izen-abizenekin. Jendearentzat existitzen ez ziren gauzetaz hitz egiten genuen. Arlo pertsonalean geratzen zena, arlo publikora eta politikora eraman behar zela izan zen gure lanaren oinarria».

Eguneroko borroka zuzena

Indar parapolizialen bortxaketen kontrako manifestazioa, Errenterian.

1970eko hamarkadan eta 1980koan ikusezin sentitzen ziren borrokalari feministak. Garai politiko konbultsoak ziren, kalean zio politikoko hamaika borrokaldi eta aldarrikapen zeuden, dena bor-bor, frankismoaren errepresioa, trantsizioko nahasmena, polizia, hildakoak, gatazka kaleetan. «Orduan, feministen ahotsa ia ez den deus. Gogoan dugu Martxoaren 8 batean emakume langileekin harremanik ez zuen greba orokor deialdi bat ere jarri zutela…», diote, gaur egun erdi-txantxetan. Baina adorez egiten zuten aurrera: «Akzio zuzena zen gure zereginetakoa».

Kontatu dute, emakumeen kontrako erasoren bat izaten zenean, eta erasotzailea nor zen jakiten zutenean, hura jazartzera joaten zirela. Gainera, indar parapolizialek inguruan bortxatu zituzten emakumeen auziarekin, patruilak antolatu zituztela, kalekoak. «Kotxean ibiltzen ginen zaintza lanak egiten, bortxatzaileen bila». Udaletxean lan egin zuen gizon batek haren bikotekidea eraso zuenean, haren bila ere joan ziren, «izutu genuen. Izua beste aldera pasa genuen».

Ekintza zuzenen gaian, gogoan dute Donostiako San Martin kalean egindakoa, hango epaitegiaren parean. Hiriburuko errepide nagusi hori moztu egin zuten, kateatuta. Basauriko 11-k izeneko gaiaren gaineko protesta zen; abortatzeagatik zigortu zituzten 11 emakume izan ziren Basaurikoak, eta orduan egindako protesten harira, Espainiako Gobernua Abortuaren Legea lantzera behartu zuten. «Bada hor egon ginen errepidea moztuta, polizia noiz etorriko zain. Ez zetozen. Kateatu ginen, eta ez zetozen. Azkenean etorri, eta gutako bi sartu zituzten furgoian. Orduan furgoira beste asko sartu ginen gu ere atxilotzeko. Polizia etxean oihuka aritu ginen, baina haien kontra sekulakoak esanda ere ez ziguten kasu handiegirik ere egin. Ekintza ikusgarria egin nahi genuen prentsa ere etor zedin ekintza, eta horren helburuak jasotzera. Baina bai poliziek zein prentsak ez ziguten kasu handiegirik egin. Ia ikusezinak ginen». Herrian ere gai horrekin udaletxean itxialdi jendetsua egin zuten.

«1979-1980 urteen artean, indar parapolizialek Euskal Herrian emakumeak bortxatu eta hil zituztenean, orduan bai izan genuela jendea ondoan. Antza, horiek poliziaren ingurukoek egin izana herritarrak gure borrokekin bat egitera eraman zuen. Horrelakoak ziren gauzak».

Asteazkenean da Martxoaren 8a. Garai batekoek eta asteazkenekoak ez dute inolako antzik izango. Hori, besteak beste, Errenteriako Emakumeen Taldeko edo Amalatzeko kideengatik da. Badakite oraindik lan asko dagoela egiteko. Baina ez dira ikusezinak. Gero eta gehiago dira.

Bisita ezazu Martxoaren 8ko atal berezia.

HEMEZORTZI GIDOI ZIRRIBORROKO FILMA

Las buenas compañías filmaren prestaketa lanak zehazteko, eta Errenteriako Emakume Taldearen berri zuzenean izateko, 2020ko uztailean izan zen Silvia Munt zuzendaria Errenteria-Oreretan. Pandemiak utzitako abagune batean izan zen herrian, orduan zail zelako pertsonak alde batetik bestera joatea. Amalatzeko kideek azaldu dute haiek kontatutakoekin zeharo harritu zela Munt, eta esandako hainbat ezingo zirela pelikulan sartu, ez zirelakoen sinesgarri ekintza horien nolakotasunagatik. «Egiten genituenak kontatu genizkionean, ea poliziaren beldurrik genuen galdetu zigun. Guk ezetz esan genion. Errenteriakoak gara!». Hala, gidoia guztiz osatzeko hemezortzi zirriborro egin zirela azaldu dute emakumeek, istorioak kontatu ahala, horiek sartzeko aldatzen zutelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.