Realaren emakumeen taldearen entrenamendua, Fanderian
Martxoaren 8aren harira eta Touringen 100. urteurrenaren ekitaldien barruan egingo dute bihar goizean (asteartea) entrenamendua txuri-urdinek
Bihar (hilak 7, asteartea) Realeko emakumeen lehen taldeak entrenamendua egingo du Fanderiako futbol zelaian, 11:00etan hasita (12:30era arte luzatuko da gutxi gorabehera). Azalpen argia du Gipuzkoako emakumeen lehen taldearen entrenamendua herrian egiteak: Martxoaren 8aren harira, eta Touringen 100. urteurrenaren ekitaldien barruan kokatu behar da kirol saioa
Bertara hainbat ikastetxetako adin jakin bateko ikasleak izango dira, baina aldi berean, herritarrei ere zabalik da.