Oiartzuarrentzako garaipenak, Giriziaren pala txapelketan
Bederatzi partida jokatu dituzte Madalensoron. Hirugarren Mailan, Mitxelena-Asteasuinzarra eta Arizmendi-Arbelaitz oiartzuarrak, garaile.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko bederatzi partida jokatu dituzte asteburuan Madalensoron. Hirugarren Mailan, bi bikote oiartzuarrek jokatu zuten, eta biek garaipena lortu zuten.
Batetik, Mitxelena eta Asteasuinzarrak osatzen duten bikoteak, 25 eta 19 irabazi zioten Villar eta Erdozia hernaniarrei.
Beste garaipena errazagoa izan zen, markagailuari begiratuta. Arizmendik eta Arbelaitzek 25-3 irabazi zieten Bosch eta Furundarenari.
Gainontzeko partiden dagokienez, Lehen Mailan Salaberria-Arriagak Loidi-Dagerre bikotearenkontra jokatu zuten norgehiagoka luzea, polita eta parekatua izan zen.
Hirugarren Maila
- Mitxelena — Asteasuinzarra / Villar — Erdozia: 25-19.
- Arriola — Tapiz / Urio — Elizalde: 25-21.
- Murua — Olaizola / Arregi — Etxebeste: 17-25.
- Laso — Loidi / Agirre — Artola: 25-12.
- Arizmendi — Arbelaitz / Bosch — Furundarena: 25-3.
- Manzisidor — Ituarte / Perez — Perez: 17-25.
Bigarren Maila
- Arruabarrena — Matxain / Mitxelena — Olaizola: 11-25.
- Landa — Uribarri / Luixa — Conde: 14-25.
Lehen Maila
- Salaberria — Arriaga / Loidi — Dagerre: 25-23.