'Irati' filmaren bigarren saio bat antolatu dute larunbaterako
Landetxeko eraikina inauguratzeko egitarauaren barruan antolatu zuten saiorako sarrerak agortu direla eta, bigarren saioa antolatu dute.
Datorren ostiralean inauguratuko dute Landetxeko eraikina. Asteburu osorako ekitaldiak antolatu dituzte, eta arrakasta erabatekoa izan da.
Izan ere, Kukairen Hnuy Illa ikusteko sarrerak agortu egin dira, eta Irati filma ikusteko sarrera bakarra geratzen da. Oiartzungo Udalak, horregatik, egitarau hori zabaltzea erabaki du, filmaren bigarren pase bat antolatuz.
Bigarren emanaldi hori ere larunbatean —hilak 11— izango da, 22:00etan. Horien sarrerak bihar goizean jarriko dituzte salgai, 3 euroan, udalaren sarrerak saltzeko web orrialde berrian. 10:00etan jarriko dira salgai.
Ekitaldi guztiei buruzko informazioa albiste honetan aurki daiteke.