Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria eta audioa] "Segi lanean, eta gora borroka feminista!"

Handia izan da Lezoko Martxoaren 8ko mobilizazioa. 500 inguru izan dira herriko martxa morea aldarrikapenez josi duten lezoarrak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/03/08

Jendetza, handia gainera. Martxoaren 8ko manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Lezon, Lezoko Emakume Taldeak eta Gaxuxa Emakume Taldeak deitutakoa. Lezoko Udaltzaingoarekin eta deitzaileekin HITZAk kontrastatu dituen datuen arabera, 500 bat lezoar izan dira deialdiarekin bat egin dutenak. Jendetza emakumeen eskubideen alde, gaurkoan, zaintza oinarri. Denon bizitza erdigunean pankartak zabaldu du gaurko mobilizazio handia. Behean dagoen irudi bilduma gaurkoan Lezok bizi izan duenaren zati bat da. Bihar, mobilizazioaren xehetasunekin bideoa zabalduko du OARSO BIDASOKO HITZAk.

Gurutze Santuaren plazan bildu dira lezoarrak Emakumeen Eguneko martxarekin bat egiteko. Herri osoari bira eman, eta Karlos Saldise plazan bukatu dute bidea. Martxa hasi aurretik, egunaren irakurketa egin dute antolatzaileek. “Emakume langileak beste sistema bat eraikitzeko bidean aspaldi hasi ginen. Eta gaur ere soldata arrakala hausteko eta zaintza sistema berri bat eraikitzeko asmoarekin atera gara kalera. Jendartean ematen diren botere harremanak eraldatzeko proposamena da gurea. Erakundeek, herri mugimenduek, norbanakoek eta komunikabideek behingoz erabaki sendoak hartu behar ditugu, baldin eta aldaketa sozial eraginkor bat lortu nahi badugu”, esan dute.

Horri begira, Lezon ere denen arteko elkarlana ezinbestekoa dela adierazi dute, “mahai batean eseri eta berdintasunean oinarritutako herri baten aldeko apustua egin behar dugu. Guk, behintzat, horretan jarraituko dugu. Segi lanean, eta gora borroka feminista!”.

Horren jarraian, eta trikitilariek lagunduta, martxa moreak Lezo hartu du. Borroka feministaren aldeko oihuak zabaldu dituzte, benetako berdintasunaren aldekoak, zaintza sistema eraldatzeko eskaera ere egiten zutenak.

Saldise plazan etentzat eman dute ibilaldia. Ez da bukatu, ordea, mobilizazioa. Han, txalaparta doinuen ondoren, Bilgune Feministaren eta hainbat olerkariren testuetan oinarritutako mezua zabaldu dute emakume gazteek (behean horren audioa). Ondoren, Murixka Dantza Taldeko kideen emankizuna jaso du bor-bor zegoen plazak. Handia izan da gaurkoa. 2023ko Martxoaren 8a gogoratzekoa izango da.

  • Audioa: Karlos Saldisen zabaldu den mezua (klik egin hemen entzuteko).
  • Bisita ezazu HITZAren Martxoaren 8ko atal berezia.

2023ko Martxoaren 8a. Lezoko manifestazioa.

Oiartzo_m8_800x600

NAIU estetika_800x600. M8 Arg. Galeriak

IHOTIK - 23 - 2
IHOTIK – 23 – 2
2023ko Martxoaren 8a. Lezoko manifestazioa.
2023ko Martxoaren 8a. Lezoko manifestazioa.
2023ko Martxoaren 8a. Lezoko manifestazioa.
2023ko Martxoaren 8a. Lezoko manifestazioa.
2023ko Martxoaren 8a. Lezoko manifestazioa.
2023ko Martxoaren 8a. Lezoko manifestazioa.
Lete itzulpenak_800x600. M8

01_argazkiGaleria_800X600px

Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea - 1
Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea – 1

Erlazionatutako edukiaMartxoaren 8ra begirakoak aurkeztu ditu Lezoko Emakume Taldeak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.