Zubietako errauste plantaren kutsadurari buruzko hitzaldia, hilaren 17an
Herbehereetako ToxicoWatch fundazioak 2021ean bildutako laginen emaitzen berri emango dute hurrengo ostiralean, Errausketaren Aurkako Mugimenduaren eskutik.
Herbehereetako ToxicoWatch fundazioak 2021ean Zubietako errauste plantaren inguruan lagunak hartu zituen, kutsadura neurtzeko.
Azterketa horren emaitzak aztertzeko, Errausketaren Aurkako Mugimenduak hitzaldia antolatu du Oiartzunen, hilaren 17an. Zer dakigu Zubietako erraustegiaren kutsaduraz? galderari erantzungo diote. Hurrengo ostiraleko saioa udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:30ean hasita.
Mugimenduko kideek azaldu dutenez, ToxicoWatcheko kideak Hernanin izan ziren 2019an, Herbehereetako Harlingen hiriko errauste plantaren gaineko kontrola aurkezteko.
“Geroztik”, gogorarazi dute, “Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Zubieta Lantzen elkarteak eskatuta gauza bera egiten hasi ziren Zubietako erraustegiaren inguruan; hori finantzatzeko herritarren artean diru- bilketa egin zen eta hainbat udali ere diru-laguntza eskatu zitzaien”.
Azterketaren prozesua
ToxicoWathc errauste planta martxan jarri baino lehen hasi zen azterketa egiten. Horretarako, hainbat lagin hartu zituzten: oilategi batzuetako arrautzak, erraustegi inguruko ura, errekako lohia, zenbait landare eta zuhaitzen hostoak, goroldioa…
2020an eta 2021ean berriro egin zuten neurketa, eta urte horietan bildu zituzten laginak erre bai laborategira eraman zituzten. Orain dela gutxi bukatu dute 2021eko emaitzetatik ondorioztatutako txostena, eta datuak “kezkagarriak” direla aurreratu dute.