Ur-kontagailuak aldatzen ari da Oiartzungo Udala
Ur-kontagailua aldatuko den etxebizitzetako jabeekin harremanetan jarriko da Udala, hitzordua adosteko. Sei kaletan aldatuko dute.
Irrati bidez irakurtzen diren etxe batzuetako ur-kontagailuak aldatzen ari da Oiartzungo Udala. Zehaztu dutenez, 10-15 urte arteko bizi izan ohi dute, eta zaharkituta daudenak berritzen ari dira.
Modu horretan, kontagailuak modernizatu eta legedira egokitzen ari direla esan dute.
Ur-kontagailua aldatuko den etxebizitzetako jabeekin harremanetan jarriko da udala, hitzordua adosteko. Udaleko ur-brigadako langileek egingo dituzte lanak, martxoa eta apirila bitartean.
Sei kaletako etxebizitzetako kontagailuak aldatuko dituzte. Honakoak dira kaleak:
- Herriondo etxadia.
- Zuaznabar kalea.
- Zelaimuxu kalea.
- Zilarkale kalea.
- German Ugarte kalea.
- Frantzisko Urdiñola kalea.