Ate irekien jardunaldia Oiartzo Ikastolan
Familientzako ate irekien jardunaldia egingo du hilaren 16an 17:30ean aurrematrikula zabaldu aurretik. Hilaren 27tik apirilaren 21era zabalduko dute epe hori. Ikastola ezagutu eta zalantzak argitzeko saioa izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua hartzea.
Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioak eta Orereta Ikastolak jaso dute ziurtagiri gorena. Oiartzo Batxilergo Ikastolak familientzako ate irekien jardunaldia egingo du hilaren 16an 17:30ean aurrematrikula zabaldu aurretik. Hilaren 27tik apirilaren 21era zabalduko dute epe hori. Ikastola ezagutu eta zalantzak argitzeko saioa izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua hartzea.
Batxilergo modalitate nagusiak eskeintzen dituela zehaztu dute arduradunek, “osteko edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetuz”.
Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak eta Orereta Ikastolak sortu zuten Oiartzo 1990. hamarkadaren amaieran, “bi ikastoletako ikasleei zein eskualdeko gazteei batxilergo euskalduna, hurbila, kalitatezkoa eta aukera zabalekoa eskaintzeko”. Haurtzaro eta Orereta ikastolak bezala, Oiartzo ere Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kidea da.
