Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizarteaHirigintzaKultura

[Galeria eta bideoa] Herriarentzako izango den lau zutabedun eraikina

Gaur inauguratu dute Landetxe eraikina. Kultura, euskara, jubilatuen txokoa eta ongizatearen gainean eraikitako "herriaren palazioa" izango da.

landetxe eraikina inaugurazioa Kultura aretoa goraino bete dute oiartzuarrek, jakin-mina asetzeko.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/10

Iritsi da hainbeste itxarondako eguna. 2016an hasi zen —orduan Mendiburu 14 izenarekin— Landetxe eraikinaren proiektua. Gauza asko pasatu dira ordutik —tartean pandemia bat—, baina 400 bat lagunek esan dezakete “Ni Landetxen egon naiz”.

Ekitaldi arina egin dute inauguratzeko. Saioa Alaia Martinek jarri duen off ahotsak gidatu du, Landetxe eraikinaren papera jokatuz. Lehenik eta behin, Jexux Leonet alkateak eta Eneritz Arbelaitz alkateordeak hartu dute hitza.

Eskerrak eman dizkiete ekarpena egin duten guztiei. Adierazi dutenez, Oiartzungo Udalarentzako obra bera baino garrantzitsuagoa izan da proiektua herritarrekin partekatzea.

Landetxeren lau zutabeei errepasoa eman diete: eraikinak jasotzen dituen kultur aretoa, jubilatuen egoitza berria, euskalgintzaren txokoa eta azken horren mugitzeak Gizarte-Ongizate Sailari Fermiñene libre uztea.

Orain “edukiz bete” behar den eraikina dela zehaztu dute, eta “ziur” daude herritarren konpromisoarekin hala izango dela. “Zuek zarete herri hau mugitzeko indarra, eta eraikin honek herri hobe bat egiteko tresna berri bat emango digu”, gaineratu dute.

Landetxe eraikina dagoen tokian, XVIII. mendean, urdiñolatarren palazioa zegoela gogorrazi dute Arbelaitz eta Leonetek. “Orain, beste palazio bat egin dugu hemen, euskararen, kulturaren, ongizatearen eta zaintzaren palazioa. Guztion artean zaindu eta bizia eman behar diogu honi”.

Lau zutabeak

Udaleko ordezkarien hitzartzearen ondoren, eraikinari metaforikoki eusten dioten lau zutabeak irudikatu dituzte hainbat arte diziplinarekin.

Karmele Mitxelenak zahartzaroari buruzko errima-jolasa egin du, Elixabete Barandiaran dantzariak gorputz-adierazpenez islatzen zuen bitartean.

Maider Zabalegik, Gorka Urra eta Urbil Artolarekin batera, Soinu txikia kanta abestu dute, Edurne Agirrezabala aktoreak publikoaren artean ongizatea banatzen zuen bitartean.

Ondoren, Ane Badiola, Irati Odriozolak eta Jon Martinek hirugarren horrek prestatutako bertso-sorta kantatu dute, Arrosako Zolan, Igor Arruabarrena gitarristarekin laguntzarekin. Euskara eta euskalgintza izan dituzte hizpide.

Azkenik, Iraia Etxebeste eta Ainara Lasak manifestu bat irakurri dute, herriko kulturgintzan martxan dagoen eraldaketari buruzkoa. Agertokia ispilua dela esan dute, eta Oiartzun bera dela antzokia.

Jurdana Otxoaren biolinaren akordeek barruko ekitaldia eta kanpoko antzezlanaren zubi-lanak egin dituzte. Kanpoan, Luix Mitxelenak, Karen Muñozek eta Lohizune Telletxeak umorezko antzerki pieza jokatu dute, eta ondoren Olatz Mitxelenak kultura definitzeko irakurraldia egin du.

Azkenik, lehenago banatu dituzten pegatinetan norberarentzako kultura zer den idaztera gonbidatu dute, eta paretetan itsastera. Kultura, ongizatea eta euskara Oiartzundik zabaltzen ari da.

Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa
Landetxe eraikinaren inaugurazioa

Erlazionatutako edukiaLandetxe, ateak zabaltzeko prest
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.